Ahuakate-irabiatua
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

- kcal
- 158 8%
- Azukreak
- 15g 16%
- Koipeak
- 10g 14%
- Koipeak saturatuak
- 1,2g 6%
Prestaketa
Ahuakateak eta sagarrak zuritu, haziak kendu eta zatitu egingo ditugu.
Osagai horiek ontzi batean jarriko ditugu arbendol-esnearekin eta eztiarekin batera, eta irabiatu egingo ditugu nahaski homogeneo eta pikorrik gabea lortu arte.
Hotzean zerbitzatuko dugu.
Uraren ondoren, gantzak dira ahuakatearen osagai nagusia, beraz, kaloria-balio handia dute beste fruta batzuekin alderatuta. Karbohidrato gutxi ditu fruta gehienekin alderatuta. Koipeari dagokionez, gehiena monoasegabea da; koipe guztien % 72 azido oleikoa da, oliba-olioak berezkoa duena eta, bere propietateak kontuan hartuta, bihotzerako osasungarritzat jotzen dena. Aberatsa da potasio eta magnesio mineraletan, baina sodio gutxi du; bitaminei dagokienez, nabarmentzekoa da E bitaminaren (antioxidatzailea) edukia eta B taldeko zenbait bitamina hidrosolubleren edukia. Behi-esnea edo beste landare-edari bat erabil daiteke, gehien gustatzen zaiguna, baina garrantzitsua da jakitea landare-edarien eta behi-esnearen nutrizio-ekarpena oso desberdina dela. Soja-esnea da behi-esnearen antz gehien duena. Landare-edari horiek kontsumitu behar badira, garrantzitsua da azukre gehigarririk ez izatea eta, esnearen ordez hartu behar badira, D bitaminarekin eta kaltzioarekin aberastuta egotea (beganoa izanez gero, B12 bitaminarekin aberastuta badaude askoz hobe). Â
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
