Dilista currya
- 4642 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
- Prezio
- Prezio

- kcal
- 490 25%
- Azukreak
- 10,92g 12%
- Koipeak
- 24,16g 35%
- Koipeak saturatuak
- 7,78g 39%
- Gatza
- 1,80g 30%
Prestaketa
Hidratatu dilistak ur ugaritan aurreko gauean.
Xehatu eta sueztitu baratxuri-atala eta tipula lapiko batean oliba olioarekin. Tipula garden dagoenean, erantsi curry orea eta kurkuma. Nahastu ondo.
Bota barazki-salda eta jenjibrea eta jarri nahasketa irakiten. Irakiten hasi orduko, erantsi dilista hidratatuak, zuhaitz txikitan moztutako brokolia eta dadotan moztutako kuia azalgabea.
Egosi dena 20 minutu inguruz su motelean eta atera jengibrea egosketa bukatutakoan.
Erantsi koko-ura eta utzi su ertainean 5 minutuz edo saltsa loditu dela ikusi arte. Kendu sutik, atera zukua limari eta nahastu.
Zerbitzatu, lagundu jogurt natural pixka batekin eta apaindu almendra laminatuarekin, martorri-hostoekin eta granada-haziekin.
Dieta ororen funtsezko elikagai bat, lekaleak, prestatzeko modu desberdin bat. Plater bakar gisa har daiteke, entsalada batekin lagunduta edo prestaketari arroza edo barazki gehiago gehituta. Ezaugarri osasungarriak. Elikadura Semaforoan kolore horia adierazten badu ere, nutrizio-kalitate ona dauka, baina plater oso bat izanda, normala da nutriente eta energia ekarpen moderatua eskaintzea. Koipe ase gehienak koko-edariak eransten dizkio, baina ez da maiz erabilitako osagai bat.
sReceta online en:
