Fruitu gorri katilua
- 5294 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun hasiberrientzat
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago
- Prezio baxua
- Prezio baxua
- Nutrizio-sailkapena
- kcal
- 531 27%
- Azukreak
- 16,86g 19%
- Koipeak
- 36,22g 52%
- Koipeak saturatuak
- 6,08g 30%
- Gatza
- 0,27g 5%
Prestaketa
Irabiatu elikagai-prozesagailu batean jogurta, platanoa, fruitu gorriak, almendrak eta chia-haziak.
Ipini katilu batean eta apaindu mugurdi freskoekin, kakao-nibsekin, chia-haziekin eta fritu lehorrekin, lerroak eta espiralak sortuz.
Katiluak erraz eta azkar egiten dira, eta osoak, asegarriak eta oso osasungarriak dira. Aldaera asko daude: askatu irudimena, erabili sasoiko frutak, eta disfrutatu! Nutrizio-propietateak. Proteina, bihotzerako onak diren gantzak, karbohidratoak, zuntza eta bitamina eta mineral anitz ematen dituzte, fruta, fruitu lehor eta haziei esker. Zuntz kantitatea nabarmentzekoa da, egunero gomendatutakoaren % 50 baino gehiago baita; normalean ez gara kantitate horretara iristen, eta beharrezkoa da hesteko osasunerako, gaixotasun batzuei aurre egiteko onuragarria da eta asegarri-efektua du. Bazenekien…? Kakao-nibsak kakao hazi txigortu eta txikituak dira.
sReceta online en:
