Hegaluzea tipularekin
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

Prestaketa
1.-Baratxuriak laminatu, tipulak juliana-eran moztu eta perrexila oso fin zatituko dugu.
2.-Arrandegian eska dezakezu azala eta hezurrak ken ditzaten, baina bestela ere erraz kentzen dira aizto bat azalaren eta hezurren inguruan pasata. Fumet edo arrain-salda egiteko aprobetxa daiteke.
3.-Hegaluzea zatitu eta nahi adina gatz botako diogu.
4.-Kazola edo zartagin batean Oliba-olio birjina estra gehituko dugu eta oso beroa dagoenean, hegaluze zatiak markatu eta gorde egingo ditugu.
5.-Kazola edo zartagin berean, Oliba-olio birjina estra gehituko dugu, pixka bat gordez. Baratxuriak, erramua eta oreganoa arin frijituko ditugu. 5 minutu inguruz.
6.-Tipulak gehitu eta, tapa jarrita, 15 minutuz egiten utziko diogu.
7.-Erdigunean hutsune bat egingo dugu, gainerako olioa eta piperrautsa botako dugu eta egiten utziko diogu nahastu aurretik. Ondoren, tipulekin nahastuko dugu.
8.-Txakolina edo ardo zuria gehituko dugu (aukerakoa da). Urritzen utziko diogu, 5 minutuz.
9.-Lehen markatutako hegaluze zatiak gehituko ditugu eta 5-10 minutuz, tapa jarrita, egiten utziko diogu. Denbora hori lortu nahi dugun egite-mailaren araberakoa da.
10.-Txikitutako perrexila hautseztatuko dugu eta perrexil-hosto batzuekin apainduko dugu. Jateko prest.
sReceta online en:
