Kafe-kremaz betetako kauserak

  • 366 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
30 minututik ordubetera
Prezio
Prezio
Kafe-kremaz betetako kauserak

Descargar

kcal
593 30%
Azukreak
16,00g 18%
Koipeak
43,00g 63%
Koipeak saturatuak
17,00g 87%
Gatza
0,00g 16%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Bahetu irina eta gasifikatzailea eta gorde. Eltze kirtendun batean, jarri sutan ura, esnea, azukrea, gatza eta gurina. Irakiten hasi denean, utzi minutu pare batez eta gehitu aurrez gordetako irina eta gasifikatzailea kolpe batean. Egurrezko koilara batekin, landu orea eltzearen hormetan itsasten ez den ore-bola liso eta distiratsua lortu arte.  Gehitu bi arrautzak: lehenengo bat, eta bigarrena oreak lehenengoa guztiz xurgatu duenean. Jarri olioa zartagin batean –orea frijitzean guztiz estalita geratzeko adina olio egon behar du– eta berotu 165-170 ºC-tara. Frijitzeko makina ere erabil daiteke. Koilaratxo pare batekin, bota intxaur baten tamaina duten ore-bolatxoak oliotara. Ez bota 3 baino gehiago aldiko, bestela olioa hoztuko da eta. Kauserak hazi eta oliotan dantzan hasiko dira. Doratuta daudenean, atera eta utzi xurgatzeko paperaren gainean. Zerbitzatu erretilu batean eta estali azukre zuriz eta kanelaz. Guraize batzuekin ebaki txiki bat egin eta, pastelgintzako mahuka erabiliz, kafe-kremarekin bete. Kontsumituko direnak soilik betetzea gomendatzen da; izan ere, denbora luzean beteta geratzen badira, biguntzeko joera dute. KAFE-KREMA egiteko: Harrotu esne-gain oso hotza gazta-kremarekin, kafe disolbagarriarekin, kafe espreso oso hotzarekin eta agabe ziroparekin batera, testura krematsua lortu arte.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 120 ml ur
  2. 60 ml esne osoa
  3. 20 g azukrea
  4. 3 g gatz
  5. 20 g gurin
  6. 120 g irin
  7. 2 un arrautza
  8. 5 g oliba-olio birjina estra
  9. 45 g agabe ziropea

Para el relleno

  1. 200 ml esne-gain
  2. 15 g gazta krematsua
  3. 45 ml espresso kafe hotza
  4. 15 g kafe disolbagarria

sReceta online en: