Labean erretako berrugeta patatekin

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

1.-Arrandegian eskatu berrugeta garbitu eta osorik eta irekita prestatu dezaten, labean erretzeko. 2.-Tipulak juliana eran moztu eta patatak zuritu, garbitu eta 1 cm-ko xerratan ebaki. Labeko erretilua estaltzeko adina xerra egin. 3.-Ebaki baratxuriak xerratan eta, ukitu mina eman nahi badiozu, moztu 1 edo 2 kaiena edo pipermin eraztunetan. 3.-Koipeztatu erretilua Oliba Olio BIrjina Estrarekin. Julianan moztutako tipula-ohe bat prestatu eta haren gainean, patatak ipini, erretilua estaliz. 4.-Zure gustura, ardo zuria edo txakolina gehitu eta barazki-salda edo ura bota patatak hidratatzeko eta mamitsu gera daitezen. Gatza, ezkaia, erromeroa eta piperminarekin ondu, zure gustura. Gainetik, Oliba Olio Birjina Estra apur bat gehiago bota. 5.-Labea aldez aurretik berotu ondoren, 40 minutuz erre, goitik eta behetik, 180 graduko tenperaturan. 6.-Erretilua labetik atera eta gainean berrugeta osoa jarri, irekita. Gatza eta Oliba Olio Birjina Estra apur bat gehitu, zure gustura. 7.-Dena batera 20 edo 30 minutuz erre, goitik eta behetik, 180 gradutan eta, jarraian, labeko tenperatura igo eta 10 minutu gratinatzen utzi. 8.-Labetik atera aurretik, azken minutuetan, baratxuriak frijitu (gorritu arte) eta kaiena gehitu. Berrugeta atera eta koilara batekin, olio errea banatu arrainaren gainetik. Txikitutako perrexila hautseztatu eta ozpin apur bat bota.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. No hay ingredientes disponibles.

sReceta online en: