Legatza sagardoarekin, sagarrez eta mihiluz betea
- 5584 bisita
- Eskualdea
-
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
- Prezio
- Prezio

- kcal
- 312 16%
- Azukreak
- 14,05g 16%
- Koipeak
- 9,50g 14%
- Koipeak saturatuak
- 1,43g 7%
- Gatza
- 0,61g 10%
Prestaketa
Prestatu sagardo-erredukzioa:
Ontzi ertain batean, bota sagardoa mihilu-haziekin eta 1/4 piperbeltz ale birrinduen koilarakadarekin. Irakiten jarri eta utzi 30 minutuz, murriztu su ertainera, saltsa lodi bat lortu arte.
Kendu sutatik, bota katilu txiki batean eta gehitu koilarakada bat oliba-olio birjina estra.
Aurrez, berotu labea 180ºC-tan goitik eta behetik.
Garbitu eta moztu xerratan sagarra eta mihilua.
Ipini zartagin bat sutan, gehitu koilarakada bat oliba-olio birjina estra eta salteatu sagarrak eta mihilua 6-7 minutu inguru, kurruskari gera daitezen. Gorde.
Gatzatu legatza. Ondoren, berniza ezazu sagardo-erredukzioarekin. Bete legatza sagar- eta mihilu-xerrekin, eta ondo lotu listariarekin, kozinatzean forma manten dezan eta betegarriak ihes ez egiteko.
Ondu gatz-piperrez kanpoaldea eta berniza ezazu sagardo-erredukzio gehiagorekin.
Bernizatu beste koilarakada erdi oliba-olio birjina estrarekin laberatuko den erretilua eta sartu bertan legatz-isats betea. Isuri haren gainean gainerako sagardo-erredukzioa.
Erre ezazu labean 15-10 minutuz.
Atera labetik eta kendu haria.
Zerbitzatu errukula eta cherry tomatezko entsalada batekin, eta, jakina, sagardo on batekin.
Oso errezeta usaintsua, zapore- eta testura-kontrastez betea. Alkohola erabat lurruntzen ez denez, errezeta hau ez da gomendagarria adingabeentzat, haurdun dauden edo edoskitzaile diren emakumeentzat… Nutrizio-propietateak. Legatzak, arrain zuria izanik, proteina kopuru handia eta gantz gutxi dauzka. Azukre gehienak sagardo-erredukziotik datoz, eta azukre libre erantsitzat hartzen dira.
sReceta online en:
