Oilasko eta ziazerba-hanburgesa, batata eta erremolatxa txipekin

  • 6089 visitas
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio
Nutrizio-sailkapena
Oilasko eta ziazerba-hanburgesa, batata eta erremolatxa txipekin

Descargar

kcal
359 18%
Azukreak
8,93 10%
Koipeak
13,5 19%
Koipeak saturatuak
2,37 12%
Gatza
1,32 22%
5/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Tuberkulu-txipak Labea aurretik berotu, 150 ºC-an airearekin. Patata, erremolatxa eta batata garbitu eta lehortu. Xerra finatan moztu eta olio pixka batekin bernizatu. Labeko paper batean zabaldu itzazu, eta sareta baten gainean jarri. Laberatu 20 bat minutuz, lehor eta txigortu samar egon arte. Labetik atera, gatza eta piperra gehitu. Guacamole mina Tipula eta tomatea fin-fin txikitu. Gorde. Atera ahuakatearen mamia, eta nahastu tipularekin, tomatearekin, lima-zukuarekin eta tabaskoarekin. Txikitu hori guztia sardexka bat erabiliz. Martorria, fin-fin txikitua, gehitu, eta ipini gatz-puntuan. Hanburgesa Txikitu oilasko-bularkia aizto batekin, eta nahastu ziazerba freskoekin, ernamuinik gabeko baratxuriarekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin. Elikagai-prozesadore batean birrindu, ore bat lortu arte. Gehitu arrautza baten gorringoa eta nahastu. Orea 4 bolatan banatu eta hanburgesa-forma eman. Hanburgesak plantxan prestatu, zartagin itsasgaitz batean, olio-hari batekin. Platerean aurkeztu Muntatu hanburgesa bihi osoko ogi baten gainean, guacamole mina koilarakada erdiz estalia, uraza-hosto batekin, tomate xerra batzuekin, luzoker freskoarekin eta tipula gorriarekin. Hanburgesa jarri, beste koilarakada erdi bat guacamole mina gehitu, eta kale-ernamuinekin, kalonjeekin eta ozpineko luzoker-xafla batekin koroatu. Tuberkulu-txipekin zerbitzatu.
Plater bakar hau oso osoa da. Guacamolea hanburgesarako saltsa gisa eta patata-, batata- eta erremolatxa-txipak erabiltzea oso originala eta osasungarria da. Nutrizio-propietateak: Kalitate altuko proteina-kopuru handia ematen du, koipe gehiena asegabea da, azukreak barazkietan eta ahuakatean berez agertzen direnak dira, eta egunean gomendatzen den zuntz kopuruaren 1/3 ematen du. Trikimailua. Txipak kuiatxozkoak, azenariozkoak eta abarrezkoak ere izan daitezke. Oso aukera ona dira mokadu gisa, bakarrik edo zabaltzeko kremekin jateko.

Osagaiak (4 personas)

  1. Hanburgesak egiteko:
  2. - 350 g oilasko-bularki
  3. - 200 g ziazerba fresko
  4. - 1 baratxuri ale, ernamuinik gabe
  5. - 1 arrautza-gorringo - Gatza eta piperbeltza
  6. - 4 bihi osoko ogi-xerra hazidun (120 g)
  7. - 1 tomate, xerratan zatitua
  8. - ½ luzoker xerratan
  9. - Tipula gorrizko uztaiak, ½ tipula
  10. - 1 ozpinetako luzoker
  11. - Kale-ernamuinak (10 g)
  12. - Kalonjeak eta uraza-hostoak (uraza-hosto bat, 2-3 kalonje-sorta).
  13.  
  14. Tuberkulu-txipak egiteko:
  15. - ½ batata azaldun garbi
  16. - ½ erremolatxa azaldun fresko garbi
  17. - ½ koilarakada oliba-olio birjina estra
  18. - Gatza
  19. - Ezkai freskoa
  20.  
  21. Guacamole mina egiteko:
  22. - 1 ahuakate
  23. - ½ tipula gorri, brunoise eran txikitua (oso zati txikitan)
  24. - 1 koilaratxo tabasko
  25. - ½ tomate fresko brunoise eran txikitua (oso zati txikitan)
  26. - Lima-zukua
  27. - 1 martorri-adar
  28. - Gatza

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/