Olagarroa plantxa batata-purearekin
- 4823 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
- Prezio
- Prezio

- kcal
- 129 6%
- Azukreak
- 1,21g 1%
- Koipeak
- 7,67g 11%
- Koipeak saturatuak
- 1,20g 6%
- Gatza
- 0,94g 16%
Prestaketa
Erre batata azalarekin 185 ºC-ra berotutako labean, zotz bat sartzerakoan erresistentziarik ez egin arte.
Zuritu eta gatzarekin, piperbeltzarekin, intxaur muskatuarekin eta jengibrearekin batera birrindu.
Zatitu olagarro egosia eta plantxan egin oliba-olio birjina estra zurrutada batekin.
Platera muntatu batata-pureko base bat jarriz eta plantxan egindako olagarroa gainean jarriz tipulinarekin.
Proposamen zaporetsua olagarroarekin, oso elikagai osasungarria dena, bikaina ospakizunetako menuetarako. Nutrizio-propietateak. Olagarroak koipe eta karbohidrato gutxi ditu eta, gutxi gorabehera, bere edukiaren % 14 proteina da; hortaz, ez da oso kalorikoa. Kasu honetan, batatarekin prestatzen da; batata tuberkulu bat da eta bere elikagai nagusia karbohidratoak dira. Gainera, A bitamina dauka karoteno-forman eta horregatik dauka kolore laranjatua. Batatak patatak baino apur bat azukre gehiago dauka eta horrek zapore gozo bereizgarria ematen dio. Bazenekien…? Gaztelaniaz, "boniato", "batata", "patata gozo" eta "camote" hitzek elikagai berari egiten diote erreferentzia.
sReceta online en:
