Txitxirio-hanburgesak
- 11424 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

Prestaketa
Hanburgesak egiteko: jarri txitxirioak beratzen aurreko gauean.
Egosi txitxirioak uretan, gatzarekin, ordu eta 15 minutuz, su ertain-baxuan, bigun egon arte.
Txikitu oso fin baratxuri-alea eta azenario zurituak. Sueztitu zartaginean oliba-olioarekin, egin eta gorritu arte.
Txikitu txitxirioak eta nahastu aurreko barazkiekin, irinarekin eta gatz eta piperbeltz pixka batekin. Errazago txikitzeko, egosketa-ur pixka bat gehi dezakezu.
Egin hanburgesak eta berotu plantxan olio pixka batekin, bi aldeetatik, su ertainean, barrutik ere egin daitezen.
Entsalada egiteko: zatitu aurretik garbitutako letxuga, ebaki tipula juliana eran eta nahastu entsalada-ontzi batean. Ondu, gatzozpindu olio eta ozpinarekin eta zerbitzatu hanburgesekin batera.
Lagundu txigortutako osoko ogi-xerra batekin eta, postrerako, hartu zatitan moztutako anana-xerrak.
Afari baterako proposamen osoa da: platera hornigaiarekin, postrea eta laguntzeko ogia, osokoa beti. Menu osoa, erraza, osasungarria eta merkea. Nutrizio-propietateak. Hauek ditu: barazkiak eta fruta, fruten, ortuarien eta txitxirioen karbohidratoak, barazkien proteina, bihotzerako ona den oliba-olio birjinaren gantza, ortuari eta txitxirioen zuntza eta bitamina, mineral eta fitokimiko kantitate eta aniztasun handia.
sReceta online en:
