Kardua untxi gisatuarekin tomate-saltsan

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minututik ordubetera
Kardua untxi gisatuarekin tomate-saltsan

Descargar

kcal
204 10%
Azukreak
5,3g 6%
Koipeak
9g 12%
Koipeak saturatuak
2g 11%
Gatza
1g 11%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Baratxuria txikitu, gatzarekin nahasi eta untxi-izterrak igurtziko ditugu. Kazola baxu batean sueztituko ditugu oliba-olio berotan. Gainazala pixka bat gorritzen denean eta baratxuria erre gabe, etxeko tomate-saltsa gehituko diogu kazola estali eta su motelean edukiko dugu 40 minutuz. Untxia prestatu ondoren, kontserbako karduari ura kendu eta untxiaren saltsarekin nahasiko dugu. Bi minutuko irakinaldiaren ondoren, gatza bota eta berehala zerbitzatuko dugu askotariko piperrautsez hautseztatuta.
Errezeta zaporetsua, urtsua eta arina, erraz digeritzeko moduko eta kaloria gutxiko janariak nahasten dituena. Menuko plater nagusitzat har daiteke askotariko mantenugaiak dituelako: karduaren bitaminak, mineralak eta zuntza, untxiaren kalitate handiko proteinak eta oliba-olioaren koipe osasungarriak.  Karbohidrato ugariko elikagai bat izango litzateke osagarri perfektua; ogi zati bat edo arroz edo pasta pixka bat gehigarri gisa.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 400 g kardu kontserban
  2. 600 g untxi
  3. 300 g tomate-saltsa
  4. 2 baratxuri-ale
  5. 20 ml oliba-olio (2 koilarakada)
  6. Gatz pixka bat
  7. Askotariko piperbeltzak

sReceta online en: