Plan familias 0·12
Galdetu zure emaginari
Erditze aurreko, bitarteko edo ondorengo ohiko zalantzak dituzu? Gure emagin taldeak pozik erantzungo ditu zure galderak. Bidali zure erantzuna eta doan erantzungo dizugu. Emagin profesional batek modu pertsonalizatuan aztertuko du zure kontsulta, eta e-mailez erantzungo dizu, gehienez ere 72 orduko epean.
Zure kontsulta egiteko, EROSKI clubeko kidea izan behar zara.
Kontsultatu erantzunak
-
Zein da haurdunaldian, erditze ondoren eta jaioberriaren sepsian infekzioen zergatirik ohikoena?
Streptococcus agalactiae, B talde estreptokokoa (EGB), emakume osasuntsu askoren uzkian eta baginan ohikoa den bakterio bat, izan daiteke infekzioaren zergatia.
+Zein dira haurdunaldiko aldaketa fisikoak eta psikologikoak
Haurdunaldia eta amatasuna normaltasunetik bizitzea merezi duten bizi-esperientziak dira. Oro har, haurdunaldia modu positiboan bizi izaten da, bai zuk, bai bikotekideak edota familiak. Haurdun daudenek esperientziaz gozatzen dute, eta beren gorputzean ge...
+Normala al da haurdunaldian erraz negar egitea, antsietate sintomak izatea eta batzuetan triste sentitzea?
Hormonak asaldatzean ohi baino negar gehiago egin daiteke. Haurdunaldian (edo aurretiazko esperientziak edo patologiak tarteko) zure beldurrak areagotzen dituzten egoerak gertatzen badira, segurtasun falta sentitzen baduzu eta umore aldaketak izaten badit...
+Zenbat denbora behar du nire gorputzak lehengoratzeko erditu ondoren?
Errekuperazio aldiari puerperioa deitzen zaio, eta zure haurtxoaren jaiotzatik 6-8 astera arte joaten da, zure gorputzak behar duen denbora, haurdunaldia hasi aurretik zituen ezaugarriak pixkanaka berreskuratzeko. Tradizioz, berrogeialdia deitzen da.
+Zer da erditze osteko zuzenen diastasia?
Sabelaldeko zuzenen banaketa da, lerro zurian. Haurdunaldian uteroko hazkundeari lekua uzteko gertatzen da. Gehiegizko diastasia edo egiturak apurtzen dituena patologikotzat jotzen da, eta tratamenduan jarri behar da.
+Zer da puerperioa?
Puerperioa gure haurraren jaiotzatik 6-8 astera arte doan aldia da, gure gorputzak denbora hori behar baitu haurdunaldia hasi aurretik zituen ezaugarriak pixkanaka berreskuratzeko. Tradizioz, berrogeialdia deitzen da.
+Zergatik da hain garrantzitsua ama eta haurra jaio ondorengo ordubetean ez molestatzea?
Jaiotzaren ondoren, haurtxoak oso egoera berezian daude, esna egoten dira, inguruan gertatzen denari adi, begiak zabal-zabalik, usaimen oso handiarekin eta erreflexu aktibo dituztela. Komenigarria da une honek duen garrantzia jakitea, bi ordu baino ez bai...
+Haurdunaldian idorreria nola prebenitu edo arindu daiteke?
Haurdunaldiko hormonen aldaketek elikagaien pasabidea moteltzen dute hesteetako traktuaren bidez. Progesteronak, haurdunaldiko hormonak, urdail- eta heste-mugikortasuna gutxitzen du. Burdina duten gehigarriek eta umetokiaren presioak hesteetan, bereziki h...
+Nola zaindu haurdunaldia baino lehen?
Haurdun geratu aurreko kontsultan informazioa eta aholkularitza lortuko dituzu, fetuari edo zuri eragin diezaioketen arriskuak murrizteko har ditzakezun prebentzio-neurri nagusiei buruz. Horien artean daude:
+
- Bizi-ohitura osasungarriak sustatzea: Bizi-oh...Ohikoa da erditze osteko depresioa?
Erditze ostea krisi garaia da, erditzearen eta haurtxoa jaiotzaren ostean gertatzen diren aldaketa fisiko, psikoemozional eta sozialekin zerikusia duena. Maiz izaten dira erditu osteko tristurak, haurra izan duten emakumeen %80k izan dezake, erditu ondore...
+