Makarroi krematsuak gari-zainzuriekin eta perretxikoekin

  • 3427 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Makarroi krematsuak gari-zainzuriekin eta perretxikoekin

Descargar

5/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Oliba-olio birjin estrako koilarakada erdia duen zartagin batean, baratxuri xerratua erantsi eta gorritzen hasten denean, perretxikoak eta gari-zainzuriak salteatu perretxikoak gorritu arte eta zainzuriak puntu-puntuan egon arte. Bota gatza eta piperbeltza eta gorde. Ura gatzarekin irakiten jarri eta pasta egosi jarraibideei jarraikiz. Pasta egosten den bitartean, saltsa prestatu, %0 irabiatutako gazta freskoa, Parmako gazta, kaiena, limoi-zukua, gatza eta piperbeltza nahastuta. Saltsa berotu eta bertan pasta eta barazkiak gehitu, dena saltsaz estalita geratu arte. Berehala zerbitzatu.
Apur bat ezberdina den nutrizio-kalitate handiko pasta platera. Platera osatzeko, nahikoa da menuari barazkiak gehitzea, plateran bertan edo entsalada batekin lagunduta... Elikadura propietateak. Garrantzitsua da bihi osoko zerealak jateko ohitura hartzea, alearen zati hoberenak baitute: zahia eta hozia, proteina, zuntzaren zati handiena, bitaminak, mineralak eta fitokimikoak eskaintzen dutenak. Gazta saltsak kalitate oneko proteina eta kaltzioa eskaintzen ditu, eta esnegaina baino koipe gutxiago dauka.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. No hay ingredientes disponibles.

sReceta online en: