Perretxikoak baratxuritan

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Perretxikoak baratxuritan

Descargar

kcal
77 4%
Azukreak
6,7g 8%
Koipeak
0,7g 1%
Koipeak saturatuak
0,1 1%
Gatza
0,4g 7%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Perretxikoak sukaldeko trapu batekin edo sukaldeko paperarekin garbituko ditugu; ahal izanez gero, ez ditugu uretan sartuko. Baratxuriak txikituko ditugu. Olioa jarriko dugu zartagin batean edo lurrezko kazola batean, eta olioa berotzen denean baratxuri txikitua gehituko dugu; pixka bat sueztitu, eta perretxikoak gehituko ditugu poliki-poliki egin daitezen. Ia eginda daudenean, basokada ardo zuria gehituko dugu, eta askatzen duten zukua agortzen denean, gatza eta piperra bota, perrexila gehitu, bira batzuk eman eta, ahal izanez gero, lurrezko kazola berean zerbitzatuko dugu. Aperitibo gisa edo haragi-, hegazti- eta arrautza-plateren hornigai gisa zerbitza daitezke.
Perretxikoak oso egokiak dira hasierako gisa edo hainbat eta hainbat elikagairen hornigai gisa aurkezteko. Ur asko dute eta, ondorioz, oso kaloria gutxi. Gainera, osasunerako oso onuragarriak diren bitamina, mineral eta substantzia antioxidatzaile ugari dituzte. Errezeta honetan, perretxikoak baratxuri-ale batzuekin, perrexil pixka batekin eta ardo zuri pixka batekin soilik lagunduta zerbitzatzen dira. Produktu horiek ez dituzte gehitzen plateraren kaloriak eta, gainera, zapore bizia eta oso atsegina ematen diote jakiari.  

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 800 g perretxiko
  2. 2 baratxuri-ale
  3. 100 ml ardo zuri
  4. 40 ml oliba-olio
  5. Perrexila
  6. Gatz pixka bat

sReceta online en: