Nortzuk gara
Eroskik, prezio lehiakorrenean produktu eta zerbitzu hoberenak eskaintzeko bere bezero guztiekin duen konpromisoa betetzeko, beharrezkoa den informazio guztia zure eskura jartzen du, gehien komeni zaizuen bizitza-, osasun-, etxebizitza- eta auto-asegurua kontratatzeko, web gune honen bidez edo 902 100 453 telefonoan, astelehenetik ostiralera 9etatik 19k arte.
Zure bizitza errazagoa egitea, hori da gure helburua. Horregatik, orrialde honetan, aseguru mota ezberdinak aurkituko dituzu, konpainia ezberdinen artean polizak bilatu eta alderatu ahal izateko, beti erabateko neutraltasunean oinarrituta eta, noski, jarduera honetan babesten gaituzten marken berme osoarekin. Pelayo, Axa, Direct Seguros eta Sanitas, zuri hoberena eskaintzeko gurekin lanean aritu diren konpainietariko batzuk dira.
Horretarako, akordio batera heldu gara Aon Gil y Carvajal, S.A. Correduría de Seguros, Sociedad Unipersonal delakoarekin, Madrilgo Merkataritzako Erregistroan erregistratuta dagoena, M-19857 Orria, 15321 Liburukia, 133 Folioa, I.F.Z. A-28109247, Aseguru-Artekaritza Gizarteen Erregistro Berezian erregistratuta, J-107 kodearekin. Finantza gaitasuna eta Erantzukizun Zibileko Asegurua, uztailaren 17ko 26/2006 Legean ezarritakoaren arabera.
Aon Gil y Carvajal, S.A. Correduría de Seguros delakoaren kanpo-laguntzaile gisa aritzen da Eroski.
Estaldurei edo aseguru hauekin zerikusia duten beste edozein alderdiri buruz informazio edo argipenen bat behar izanez gero, dei ezazu 902 100 453 telefonora, astelehenetik ostiralera, 9etatik 19k arte.


