Maiz egiten diren galderak
<< itzuliBanketxeak behartu ahal du etxebizitza-poliza kontratatzeko?
Hipoteka Legeak hauxe ezartzen du: hipoteka bat duten etxebizitzek sute aurkako aseguruaz estalita egon behar dute.
Horregatik, banketxe bati hipoteka eskatzen diozunean, etxebizitzako kalteentzako aseguru bat exijitu dezake. Hala eta guztiz ere, haren bidez kontratatzera ezin zaitu behartu. Asegurua nahi duzun tokitan kontrata dezakezu, hipoteka lagapenaren klausulan onuradun gisa Banketxea agertzen bada, eta tasazioan aseguruaren balio gisa agertzen dena kapital aseguratua denean.





