Bakailao-arrautzopila sagardotegiko eran

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad
Tiempo
Precio
Precio
Nutri-score

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Osagaiak prestatuko ditugu: Punta batekin piperminei ebaki bat egingo diegu hazietatik punturaino, irekitzeko. Tipulak juliana-eran moztuko ditugu Perrexila oso fin zatituko dugu. Bakailaoa zati handitan moztuko dugu azalik kendu gabe, urtsuagoa izateko. Galdarraztatu egingo dugu, ur hotzetan hasi eta irakiten hasten denean kendu arte. Lauzetan xehatuko dugu Oilategiko 6-8 arrautza irabiatuko ditugu gatz apur batekin. Piperminak arin frijituko ditugu oliba-olio birjin estrarekin estalita. Zartagin handi batean, tipulak jarriko ditugu eta iragazki baten laguntzarekin piperminen olioa botako diegu gainetik. Beharko balitz, bota oliba-olio birjin estra gehiago. Tipulak sueztitu eta karamelutuko ditugu gatz apur batekin, kontuz ibili behar, nahiz eta bakailaoa geza izan gatza baduelako. Bakailaoa gehitu eta 3 minutuz sueztituko dugu, eta jarraian, perrexil apur bat bota eta beste 2 minutuz sueztituko dugu. Arrautzak gehitu eta arrautzopil urtsua egingo dugu buelta emanda. Luzatuta egin daiteke, arrautzopil soilak bezala, edo borobila, patata-arrautzopila bezala. Azkenik, perrexila botako dugu gainetik eta piperminekin apainduko dugu.

Ingredientes (4 personas)

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/