Eroski NATUR AGB Tuterako orburuak txirlekin

  • Bigarren platera
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad media
Tiempo
1 eta 2 ordu bitartean

Descargar

de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Orburuak garbitu, kanpoko hostoak kendu, zurtoina moztu eta oinarria kontuz zurituko diegu.  Muturra kendu eta erditik moztuko ditugu. Orburuak garbitzen ditugun heinean katilu batean jarriko ditugu ur hotz askorekin eta perrexilarekin, herdoildu ez daitezen. Orburuak uretan egosiko ditugu gatz pixka batekin, 15 minutuz. Perrexil txikitua oliba-olioarekin sueztituko dugu eta horitzen hasten denean kaiena botako diogu.  Irina bota eta minutu batez nahastuko dugu. Ardoa botako diogu, dena nahastu eta bapora dadin utziko dugu nahasten dugun bitartean. Ura eta perrexil txikitua botako dizkiogu, dena nahastu eta txirlak gehituko dizkiogu. Eltze itxian kozinatuko ditugu, irekitzen diren arte. Txirlak plater batera aterako ditugu. Eltzera orburu egosiak botako ditugu, eta minutu batzuk utziko ditugu egosten. Txirlak gainean jarri eta pixka batean egiten utziko ditugu. Koilaratxo bat oliba-olio eta perrexila botako dizkiogu zerbitzatu aurretik.

Ingredientes (4 personas)

  1. 16 Eroski NATUR orburu
  2. Kilo erdi txirla
  3. 2 baratxuri-ale
  4. 350 ml ur
  5. 3 koilarakada oliba-olio
  6. Perrexila
  7. 3 irin-koilarakada
  8. 100 ml ardo zuri
  9. Kaiena pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/