Zainzuri egosiak

  • 0 View visita
Región
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
Menys de 30 minuts
Zainzuri egosiak

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Zainzuriak garbitu eta lehortu, hariak kenduz, ernamuinean izan ezik. Zainzuriak berdindu. Moztean soberan geratzen dena egosketan aprobetxa dezakegu, zapore handiagoa eta bitaminak emango baitizkio saldari. Urez betetako kazola batean gatza eta azukrea bota, ura irakiten jarri eta zainzuriak eta soberakinak sartu. 10 eta 20 minutu artean egosten utzi, zainzurien lodiera eta bakoitzaren gustuaren arabera: batzuek puntu-puntuan gogoko dituzte eta beste batzuek ondo egosiak. Prest al dauden jakiteko zainzuria puntilla batekin leunki zeharkatu daiteke erdi-erditik. Lehenengo meheenak konprobatu, lodiak baino lehen ateratzeko. Guztiak egosita daudenean, oraindik bero dagoen egosketa ura gehitu. Horrela prestatzen bukatuko dira, baita hobeto kontserbatu ere. ZAINZURIAK PRESTATZEKO 3 MODU OSASUNTSU 1.-Oliba-olio birjina estrarekin zerbitzatu. 2.-Piperrezko ozpin-olioa prestatzeko: Piperrak garbitu eta lehortu. Brunoise eran edo oso fin moztu. Katilu batean oliba-olio birjina, ozpina eta gatz apur bat jarri. Olio kopurua ozpinaren hirukoitza izan behar da. Emultsionatu arte irabiatu. Jarraian, moztutako piperrak gehitu eta dena nahasi. Gutxienez ordu erdiz beratzen utzi eta zainzuriei gehitzeko prest egongo da. 3.-Zartagin batean markatzeko: Grill motako itsaspenaren kontrako zartagin bat erabili, marrekin. Oliba-olio birjina estra apur batekin koipeztatu eta oso bero dagoenean, zainzuriak bota eta sutan utzi bi aldeetatik markatu arte.

Ingredientes (4 personas)

  1. Zainzuriak
  2. Azukrea
  3. Gatza
  4. Oliba-olio birjina estra
  5. Ozpina
  6. Piper gorria
  7. Piper berdea
  8. Piper horia

sReceta online en: