Antxoa eta piper erreen entsalada

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad media
Tiempo
1 eta 2 ordu bitartean
Antxoa eta piper erreen entsalada

Descargar

kcal
156 8%
Azúcares
5,9g 7%
Grasas
10g 14%
Grasas saturadas
1,9g 9%
Sal
1g 10%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Labea 200ºC-an berotuko dugu, eta erretilu batean sartuko ditugu piper gorriak, piper berdeak, baratxuri-atal garbiak (baina azalarekin) eta tipulak zurituta eta erditik ebakita; barazki guztiak oliba-olio birjinarekin bustiko ditugu, eta gatz apur bat botako diegu gainetik. Labean erreko ditugu, noizean behin buelta emanez, barazkien haragia eginda egon arte; hau da, gutxi gorabehera 50 minutuz. Prest egon ahala aterako ditugu barazkiak (lehenbizi piper berdeak, gero gorriak eta azkenik tipulak). Piperrak zuritu eta zerrendatan moztuko ditugu, baita tipulak ere, geruzatan atera eta gero. Piper erreen zukua atera eta iragaziko dugu, ez dezan ezpurutasunik eduki, eta barazki erreak zukuarekin batera gordeko ditugu edukiontzi batean. Piper eta tipula erreekin eta baratxuri erreekin oinarria prestatuko dugu. Horien gainean antxoa freskoak jarriko ditugu, oliba-olio birjinarekin, gatz apur batekin eta limoi-tanta batzuekin onduta, 20 segundoz mikrouhin-labean egin eta gero, eta perrexil-hosto xehatuak erantsiko ditugu. Piper erreen zukua oliba-olio birjinarekin nahastu eta ontzeko erabiliko dugu.
Antxoa arrain urdina da, beraz, kalitate handiko proteinak ez ezik, bihotzerako omega-3 koipe osasungarriak ere emango dizkigu. D bitaminaren iturri da (hain zuzen ere, errezeta honetan sartutako errazioarekin, eguneko premiak estalita izango ditugu), eta baditu B12 bitamina (animalia-jatorriko elikagaietan soilik dago) eta B6 bitamina ere. Gure sistema immuneari normal funtzionatzen laguntzen diote hirurek, eta D bitamina, gainera, hezur eta hortzak ongi mantentzeaz arduratzen da; horrez gain, selenio, iodo eta zink iturri da, eta merezi du nabarmentzea kaltzio apur bat ere ekarriko digula, arrain txikien hezurren zati bat ere jaten dugulako. Oraingoan piperrekin lagunduko ditugu, eta barazki-errazio bat ere gehituko dugu platerean. Elikagai garrantzitsuak dituen errezeta orekatua da, eta lehenengo plater gisa, bigarren plater gisa nahiz afaltzeko plater bakar gisa balio dezake.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 400 g antxoa fresko
  2. 2 tipula ertain
  3. 2 piper gorri labean erretzeko
  4. 2 piper berde labean erretzeko
  5. 4 baratxuri-atal
  6. 20 ml oliba-olio birjina
  7. Limoi-tanta batzuk antxoetarako
  8. Gatz apur bat
  9. Perrexil-hosto batzuk

sReceta online en: