York urdaiazpikozko eta izokin ketuzko bilgarriak
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad para principiantes
- Tiempo
- 2 ordu baino gehiago

- kcal
- 286 14%
- Azúcares
- 1,9g 2%
- Grasas
- 24g 34%
- Grasas saturadas
- 8g 40%
- Sal
- 1g 15%
Modo de preparación
Izokina eta igurzteko gazta urdaiazpikoaren gainean jarriko ditugu, eta urdaiazpikoarekin bildu, zilindro bat eratuz. Film-paperarekin bilduko dugu, eta hozkailuan bi orduz sartu, trinkotzeko. Xerratan moztuko ditugu bilgarriak, eta ogi txigortu gainean jarri, maionesa-zipriztin batzuekin apainduta. Letxuga txiki-txiki moztuko dugu, baita arrautza egosia ere, eta izokin- eta urdaiazpiko-xerren gainetik botako ditugu izokin-zatiren batekin.
Bigarren plater informal eta azkar bat edo gosegarri bat prestatzeko modu originala da. Osagaien konbinazioari esker (urdaiazpikoa, izokina, gazta eta arrautza), proposamen honek menuan proteinak eransteko aukera ematen digu, eta, gainera, koipe ase eta asegabe ugari dauzka, urdaiazpikoa eta gazta eta izokin ketua dituelako, hurrenez hurren. Menua barazkiekin osatu beharko litzateke, lehen platerean edo garnizioan hartuta, eta postrerako, fruta-ale bat litzateke aukerarik onena, elikagai erregulatzaileak indartzeko kaloria asko erantsi gabe.
Ingredientes (4 personas)
- 200 g urdaiazpiko egosi
- 125g izokin ketu
- 125 g igurzteko gazta
- 20 g letxuga
- 1 arrautza egosi
- 50 g maionesa
sReceta online en:
