Askotariko pastak

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
Menys de 30 minuts
Nutri-score
Askotariko pastak

Descargar

kcal
355g 18%
Azúcares
2,13g 2%
Grasas
8,35g 12%
Grasas saturadas
1,17g 6%
Sal
0,72g 12%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Espageti beltzak txibia-tintarekin eta txirlekin: Kazola batean, jarri ura eta gatza irakiten, eta bor-bor hasten denean, jaitsi su ertainera edo ertain-bizira eta egosi pasta bilgarrian ageri diren argibideei jarraikiz.  Pasta irakiten ari den bitartean, zabaldu olio apur bat 22 cm inguruko diametroa duen zartagin batean, eta erregosi baratxuria eta pipermina su bizian. Baratxuria gorritu denean, gehitu txirlak eta salda, eta jaitsi sua ertain-bizira, txirlak ireki eta likidoa ia-ia guztiz lurruntzen den arte.   Gehitu perrexila eta eragin.   Pasta bere puntuan dagoenean, xukatu eta sartu berriz kazolan, gehitu txirlak eta nahastu guztia ongi.   Egin berritan zerbitzatu.   Trikimailua: txirlei puntu are bereziagoa emateko, oliotako bi tomate lehor gehitu ditzakezu, ongi txikituta, perrexilarekin batera.  Pasta puttanesca eran: Ebaki antxoak zati txikitan eta xehatu baratxuri-atala. Bota oliba-olioa zartagin batean eta, su motelean, gehitu antxoak. Egurrezko koilara batekin txikitu, eta utzi sutan disolbatu arte. Jarraian, gehitu baratxuri xehatua eta egin 12 segundoz gutxi gorabehera. Ongi zaindu behar dugu, baratxuria gehiegi txigortzen bada saltsa garraztu eta zaporea hondatu dezakeelako. Gehitu tomatea gatz apur batekin, igo sua ertain-bizira, irakiten hasi arte, eta segundo pare baten ondoren jaitsi berriz eta egin su motelean 25 minutuz gutxi gorabehera, edo tomateak urritu arte. Saltsa loditu denean, gehitu oliba-olio koilarakada bat, oreganoa, kaparrak eta oliba beltz txikituak. Saltsa amaitu baino minutu batzuk lehenago, egosi pasta eltze handi batean, ur ugaritan eta gatzarekin. Ura irakiten hasten denean, gehitu pasta eta utzi egosten fabrikatzaileak adierazitako denboran. Denbora hori igarotakoan, iragazi eta saltsarekin nahastu. Hautseztatu gazta parmesanoarekin.
Espageti beltzak txibia-tintarekin eta txirlekin: Espageti hauei "al nero di seppia" esaten zaie, txibiaren tinta erabiltzen delako pasta egitean, eta horrek ematen die bere kolore eta zapore bizia. Pasta bereziki aproposa da arraina eta itsaskiak dituzten errezetak egiteko. Nutrizio-propietateak. Nutrizio aldetik, ia-ia ez dago diferentziarik betiko pastaren aldean. Osagai nagusia karbohidratoak dira, eta proteina ehuneko txiki bat dute (% 10-12), eta ia-ia koiperik ez. Trikimailua. Pasta honi gatz apur bat botatzen zaio prozesatzen denean; beraz, kozinatzean gatz kopurua murriztu daiteke. Pasta puttanesca eran: Sukaldaritza mediterraneoko plater bereizgarria da zeharo. Nutrizio-propietateak. Semaforoak koipe kopuru nabarmena duela erakutsi arren, gehienak asegabeak dira; izan ere, iturri osasungarrietatik datoz, hala nola oliba-olio birjina, antxoak eta olibak. Horregatik, Nutri-Scorek nutrizio-kalitate ona ematen dio plater honi: A berde iluna. Trikimailua. Gatz gutxiko kontserbak aukeratzen eta ozpinkiak garbitzen baditugu, gatz kopurua murriztu dezakegu.

Ingredientes (4 personas)

sReceta online en: