Azalore-krema roquefort gaztarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad per a principiants
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
- Precio baix
- Precio baix
- Nutri-score
- kcal
- 371 19%
- Azúcares
- 19,10 21%
- Grasas
- 18,19 26%
- Grasas saturadas
- 5,23 26%
- Sal
- 3,70 62%
Modo de preparación
Kazola handi batean, jarri olioa berotzen su ertainean
Erantsi fin xehatutako tipulina eta baratxuri birrindua. Gorritzen utzi
Erantsi garbitutako eta moztutako azalorea eta patata eta pare bat buelta eman ondoren, utzi sueztitzen bi minutuz.
Erantsi salda edo ura, igo sua eta irakiten hasten denean, utzi egosten 20-25 minutuz, kazola erdi estalita, azalorea eta patata samur egon arte.
Birrindu dena eskuzko irabiagailuarekin edo irabiagailu amerikarraren ontzian, pikorrik gabeko krema bat lortu arte.
Oso lodi geratu dela ikusten baduzu, salda edo ur pixka bat gehitu dezakezu orain eta, aldiz, testura oso urtsua duela uste baduzu, utzi lurruntzen su ertainean kazola estali gabe. Testura lodia eta arina izan behar du.
Eraman krema berriz kazolara, jarri su ertain-txikian eta erantsi roquefort gazta papurtua. Eman buelta batzuk desegiten den bitartean.
Gehitu piperbeltz birrindu berria eta beharrezkoa bada, gatz apur bat, gaztak ere gatza ematen baitio.
Erantsi limoi-ezkai freskoaren hostoak.
Bero zerbitzatu eta apaindu madari-xerra batzuekin (freskotasun-ukitua emateko), limoi-ezkaiaren hostoekin eta askotariko haziekin.
Oharra: krema soberan geratzen bazaizu, izoztu errazio bakarreko tupper indibidualetan; nota altuarekin konponduko dizute edozein bazkari edo afari.
Azalore-krema bizi bat, barazki-saldak eta batez ere, gaztak emango dioten zaporeari esker. Nutrizio-alderdiak: Plater honekin nutrizio-kalitate handiko elikagai-taldeak sartuko ditugu dietan: barazki-errazio bat, esneki-errazio bat eta fruta-errazio erdi. Gazta eta haziak elikagai trinkoak dira nutrizio aldetik eta proteina, koipe eta kaltzio dezente emango digute. Egokia: begetarianoentzat Amarrua: Gaztak eta barazki-saldak gatz-kopuru altua ematen diote platerari; beraz, ez da beharrezkoa gatz gehiago gehitzea prestaketan zehar. Gatz-kopurua murriztu dezakegu salda guztia edo parte bat urarekin ordezkatuz edo gatz gutxiko salda erabiliz. Era berean, gazta baztertu dezakegu, baina proteina eta kaltzioa ezabatuko genituzke, eta zaporea galduko genuke.
Ingredientes (6 personas)
- 800 g azalore sortatan (1 azalore ertain)n
- 1 tipulin
- 2 baratxuri-ale
- 100 g patata (1 patata txiki)
- 2 koilarakada oliba-olio
- 1300 ml ur edo barazki-salda
- 120 g Roquefort gazta
- Gatza eta piperbeltz birrindu berria
- Limoi-ezkai freskoa
- Askotariko haziak
- 3 madari xerratu
sReceta online en:
