Azenario tarta jogurt frostingarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad mitjana
- Tiempo
- D'1 a 2 hores
- Precio baix
- Precio baix
Modo de preparación
1.-Katilu batean, irina bahetu eta honako hauek gehitu: kanela, legamia, gatz apur bat eta, aukeran, jengibrea eta intxaur muskatua. Osagai lehor horiek nahasi eta gorde.
2.-Beste katilu batean oliba-olio suabea eta bihi osoko kanaberako azukre panelaren erdia eta bihi osoko kanaberako azukre beltzaren erdia jarri. Nahastu eskuzko hagaxka batzuekin.
3.-Gehitu arrautzak banan-banan. Hau da, arrautza bat gehitu eta ondo nahasi olioa eta azukrearekin erabat integratu arte. Eta prozesu berdina egin hirurekin.
4.-Bota aldez aurretik nahastutako osagai lehorrak (bahetutako irina, kanela, legamia, gatza, jengibrea eta intxaur muskatua) eta pixkanaka integratu eskuzko hagaxka batzuekin ore trinkoa lortu arte.
5-Azenario xehatua eta laranja-birrindura nahasi eta azkenik, intxaur birrinduak gehitu.
6.-Molde bat koipeztatu, neurri hauekin: 15 cm diametro eta 10 eta 12 cm arteko altuera, gutxi gora behera.
7.-Nahasketa moldean bota eta labean sartu (labea berotu eta gero) 50 minutuz, 170 gradutan. Labana edo makiltxo batekin erdian sastatu eta lehor ateratzen bada, bizkotxoa prest egongo da.
8.-Moldea labetik atera eta, ondoren, kontu handiz, bizkotxoa moldetik atera. Gero, sareta baten gainean hozten utzi, erabat hoztu arte.
9.-Bitartean, jogurt frostinga egin: irabiagailu batekin, fruitu lehorrak birrindu fruitu lehorren gurin bat edo ore trinko bat lortu arte. Jogurt greziarra gehitu agabe edo astigar jarabearekin batera. Lehenik espatula batekin nahasi eta, gero, eskuzko hagaxka batzuekin. Gelatinak ur hotzean hidratatu 10 minutuz, xukatu eta 15 segundoz mikrouhin labean berotu likido bilakatu arte. Gehitu eta nahasi. Nahasketa pastelgintzako mahuka batean bota. Tarta apaintzeko, pita izarduneko mahuka aukeratu daiteke.
10.-Bizkotxoa hoztu denean, lira edo labana batekin goiko parte konkorduna moztu eta papurtzeko eta apaintzeko gorde.
11.-Gainerako bizkotxoa tamaina bereko 2 edo 3 zatitan zatitu eta beheko partea (hau da, leunena) tarta estaltzeko gorde.
12.-Frosting apur batekin lehenengo bizkotxoa finkatu zerbitzatuko den platerean. Ondoren, haren gainean frosting geruza bat eta beste bizkotxo zati bat jarri. Berriro ere frosting pixka bat bota haren gainean eta azken bizkotxoa ipini. Azken zati hori alderantziz jarri, beheko parte leuna gorantz begira, tartak forma bikaina izan dezan. Frostingarekin goiko partea eta aldeak estali. Pastelgintzako mahukarekin ertzetan arrosa batzuk egin eta barruko partea intxaur birrinduekin eta azenario xehatuarekin apaindu. Azkenik, intxaur oso batzuk eta 2 edo 3 baby azenario jarri. Plateraren inguruan papurtutako bizkotxoa ipin daiteke, intxaur birrindu eta azenario xehatu gehiagorekin.
Ingredientes (4 personas)
- <strong>Bizkotxoa egiteko:</strong>
- -200 g gozogintzako gari-irin
- -15 g legamia kimiko hautsn
- -2 koilaratxo kanela hautsn
- -1/2 koilaratxo jengibre (aukerakoa)nn
- -1/4 koilaratxo intxaur muskatu (aukerakoa)n
- -Gatz apur batn
- -200 ml EROSKI oliba olio suaben
- -50 - 100 g bihi osoko kainaberako azukre panelan
- -3 arrautza (L)n
- -200 g azenario xehatun
- -Laranja-birrinduran
- -100 g intxaur birrindu
- <strong>Jogurt frostinga egiteko:</strong>
- -175 g fruitu lehor mistonn
- -375 g EROSKI jogurt greziar (azukrerik gabeko 3 jogurt)
- -1 edo 2 koilaratxo agabe edo astigar jaraben
- -3 gelatina orri
- <strong>Tarta estali eta apaintzeko:</strong>
- -Jogurt frostingan
- -Azenario xehatuan
- -Intxaur birrinduak (batzuk, osoak)n
- -Eta baby azenarioak
sReceta online en:
