Babarrun- eta foie-krema

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad per a principiants
Tiempo
D'1 a 2 hores
Babarrun- eta foie-krema

Descargar

kcal
198 10%
Azúcares
5,20 6%
Grasas
11,68 17%
Grasas saturadas
3,75 19%
Sal
1,40 23%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Kazola batean oliba-olio pixka bat jarriko dugu eta tipula eta porrua ondo txikituta botako dizkiogu. Su txikian hamabost bat minutuz sueztituko dugu. Azenarioa oso txiki eginda botako diogu, eta bost minutuz utziko dugu sueztitzen. Babarrunak kazolara botako ditugu, eta oilasko-salda botako diogu gainetik, bi behatz ur gainetik estali arte. Gatza botako diogu eta beste hamabost bat minutuz egosten utziko dugu. Krema fin bat lortu arte txikituko dugu. Edalontzi txikietan edo ontzietan zerbitzatuko dugu eta bi edo hiru foie-kubotxoekin apainduko dugu Motak eta aholkuak: Babarrunen ordez dilistak edo ilarrak erabil ditzakegu. Krema finagoa lortu nahi baduzu, txikitzerakoan bota oilasko-salda pixka bat, bero dagoela. Gomendagarria da foiea oso hotza egotea kremaren berotasunarekin ez desegiteko. Beste aukera bat izoztea eta kremaren gainean birrintzea da puska zapalen estaldura lortu arte. Platerak foie-puskez betetako katiluekin apaindu, nahi duenak gehiago har dezan.

Ingredientes (4 personas)

  1. 250 g babarrun kontserban
  2. 1 azenario
  3. oilasko-salda
  4. porru bat
  5. tipula erdia
  6. oliba-olioa
  7. gatza
  8. EROSKI SELEQTIA foie-bloka

sReceta online en: