Bakailao-edalontzitxoak piper aparrarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
Menys de 30 minuts
Bakailao-edalontzitxoak piper aparrarekin

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Lapiko batean sartuko ditugu bakailao gatzgabetuaren zatiak, oliba-olioarekin, baratxuri-atal batekin eta pipermin zati txiki batekin batera, su ertainean, eta minutu pare baten ondoren aterako ditugu oliotik, kontuan harturik bakailaoa samur geratu behar dela. Bakailaoa hotz dagoenean, kontu handiz bereiziko ditugu laminak eta gorde egingo ditugu. Frijitukia prestatzeko, brounoisse erara txikituko ditugu tipuleta, piper berdea, piper gorria eta baratxuriak (kubotxo oso finetan xehatuta), eta olio pixka batekin sueztituko ditugu. Barazkiak bigun eta prest daudenean, etxeko tomate-saltsaren zati bat gehituko diegu, eta su motelean egiten utziko dugu 5 minutuz. Gerorako gordeko ditugu. Gainerako tomate-saltsa kontzentratu arte lodituko dugu, eta gerorako gordeko dugu. Pikillo piper aparrerako: Gelatina-orriak ur hotzetan beratzen jarriko ditugu. Lapiko bat sutan jarri, eta pikillo piper erreak, 4 koilarakada oliba-olio birjina estra eta albaka freskoaren hosto batzuk botako ditugu. Bero dagoenean sutik kendu, eta gelatina-orri xukatuak, limoi erdiren zukua, azukrea, gatza eta piperra botako diogu, eta irabiagailu batekin birrinduko dugu guztia. Txano fin batekin iragaziko dugu eta sifoiaren ¾ beteko dugu; ondoren pare bat aire-karga sartuko dizkiogu eta 10 minutuz utziko dugu hozkailuan. Edalontzi txiki batean jarriko ditugu tomate-saltsa lodituaren koilarakada batzuk, zukuz xukatutako frijitukiaren koilarakada bat, oliba-olioz ondutako bakailao-lamina batzuk eta piperrauts apur bat, eta pikillo piper aparrarekin eta tipulina xehatuarekin azkenduko dugu platera.

Ingredientes (4 personas)

  1. 400 g bakailao gatzgabetun
  2. 1 tipuletan
  3. 1 piper berden
  4. 1 baratxuri-ataln
  5. 1 piper gorrin
  6. 20 g piper txorizeroaren mamin
  7. 100 ml etxeko tomate-saltsan
  8. 50 ml oliba-olion
  9.  
  10. <strong>Pikillo piper aparrerako:</strong>
  11. 250 g EROSKI Seleqtia pikillo piper erren
  12. 40 ml EROSKI Seleqtia oliba-olion
  13. 25 g gelatina (5 orri)n
  14. 20 g azukren
  15. 50 ml limoi-zukun
  16. Gatz pixka batn
  17. Piperbeltzan
  18. Albakan

sReceta online en: