Barazki-entsalada labean eta dilistak

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Nutri-score
Barazki-entsalada labean eta dilistak

Descargar

kcal
522 26%
Azúcares
18,6g 21%
Grasas
28,5g 43%
Grasas saturadas
4,19g 21%
Sal
0,56g 9%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Eltze batean, su ertain-altuan, dilistak ur geza ugaritan ipini.  Irakiten hastean, jaitsi sua eta kozinatu 20 minutuz edo samur egon arte. Atera dilistak, urberritu  ur hotzarekin eta utzi xukatzen. Gorde. Jarri labea 200 ºC-tan berotzen. Zuritu eta zatitu kalabaza eta erremolatxa 2 cm inguruko zatietan.  Jar itzazu katilu handi batean, gatzaz eta piperraz ondu, gehitu oliba-olioa, ongi nahastu eta pasatu azpil batera labean sartzeko. Labekatu 20 minutuz, bigundu eta pixka bat txigortuta egon arte. Ebaki tipula zati txikitan. Gorde. Katilu batean ozpina, gatza eta piperbeltza irabiatu, gatza ozpinean disolbatu arte.  Eztia, Dijon mostaza eta oliba-olioa gehitu, eta sukaldeko hagaxkarekin irabiatu osagaiak emultsionatu arte. Dilistak erretiluan ipini, erretako barazkiak, tipula eta errukula gehitu, eta nahastu. Eztizko olio-ozpina gehitu ondoren, nahastu berriro.  
Fruta edo esneki natural honen postre-errezetarekin otordu osatu bat dugu. Errezeta biribilagoa baina osasungarria lor dezakegu arrautza egosi bat, fruitu lehorrak edo arraina gehituz. Nutrizio-propietateak. Barazki, lekale eta oliba-olio birjina proportzioak jatorri begetaleko proteinak, koipe kardio-osasungarriak, karbohidratoak, zuntza eta azido folikoa, burdina, potasioa, magnesioa, fosforoa, selenioa edo zinka bezalako bitamina eta mineral kantitate eta aniztasun ona ekartzen diote gorputzari. Begetarianoentzat egokia. Eztia kentzen badiogu ongailuari errezeta beganoa lortuko dugu.

Ingredientes (4 personas)

  1. -t300 g kalabazann
  2. -t300 g erremolatxan
  3. -toliba-olio 4 koilarakadan
  4. -t240 g pardina dilistan
  5. -ttipula ertain 1 n
  6. -tErrukulan
  7.  
  8. <strong>Ezti-binagreta:</strong>n
  9. -t3 koilarakada ezti marmeladan
  10. -t3 koilarakada ozpinn
  11. -toliba-olio birjin 8 koilarakada n
  12. -tDijon mostaza koilaratxokada 1n
  13. -tSaln
  14. -tPiperbeltz beltz ehotu berria

sReceta online en: