Barazki salteatuak kiwiarekin eta solomo-hestebete iberikoarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
Menys de 30 minuts
Barazki salteatuak kiwiarekin eta solomo-hestebete iberikoarekin

Descargar

kcal
173 9%
Azúcares
12g 13%
Grasas
8g 11%
Grasas saturadas
1,8g 9%
Sal
0,29g 5%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Tipuleta, porrua, azenarioa, baratxuri-atalak eta zainzuriak zerrenda finetan ebakiko ditugu (juliana eran). Zartagin batean, oliba olio birjina apur batekin, barazki guztiak sueztituko ditugu, bigundu arte. Gatz-puntua eman eta gorde egingo ditugu. Kiwia zuritu eta xerra ez oso loditan ebakiko dugu. Pintxoa honela muntatuko dugu: kiwi-xerra bat, solomo-hestebete iberikoko xerra bat, barazki-salteatua, beste solomo-xerra bat eta beste kiwi-xerra bat jarri, eta amaitzeko, barazki salteatu apur batzuez apaindu. Epel zerbitzatuko dugu.
Errezeta bitxi honek barazkiak, kiwia eta solomo-hestebeteak emandako ukitu originala uztartzen ditu. Hasierako edo lehenengo plater gisa jarri daiteke, baita bigarren plateraren osagarri gisa ere. Pintxo osasungarria da, halaber; izan ere, barazki errazioa bat eta, kiwiaren bitartez, fruta errazio bat ematen dizkigu, eta hestebete gutxi dauka, zapore ukitu originala emateko besterik ez. Gainera, hestebeteen artean, solomoaren, urdaiazpikoaren eta zezinaren nutrizio-profila da kalte gutxien egiten duena: guztira gantz gutxiago eta gantz ase gutxiago dituzte, eta aldi berean proteina eduki handiagoa dute. Ekarpen nutrizionalari dagokionez, barazkien eta kiwiaren zuntza nabarmendu daiteke, baita azken horrek ematen duen C bitamina ere.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 4 kiwi
  2. 75 g solomo-hestebete iberiko
  3. 1 azenario
  4. 1 porru (zati zuria)
  5. 150 g zainzuri
  6. 1 tipuleta
  7. 2 baratxuri-atal
  8. 15 ml oliba-olio birjina
  9. Gatz pixka bat

sReceta online en: