Barazki-tenpura sukaldeko robotarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
Menys de 30 minuts
Barazki-tenpura sukaldeko robotarekin

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Edalontzian sartuko ditugu ur hotza eta arrautza, eta programatuko ditugu 10 segundo abiadura 7an. Irina gehituko diogu, eta programatuko dugu minutu 1 abiadura 5ean. Espatularen laguntzarekin, edalontziko paretetan pilatutakoa kenduko dugu. Nahasketa katilu batean jarriko dugu, eta 15 minutuz utziko dugu hozkailuan hozten. Azenarioa, alberjinia eta kuiatxoa zurituko ditugu, eta makiltxoetan (3 cm) moztuko ditugu. Barrengorriak eta Padróngo piperrak osorik utziko ditugu. Olioa zartaginan berotuko dugu (bero-bero egon behar da). Barazkiak tenpura-orearekin arrautzaztatuko ditugu, banan-banan, eta frijituko ditugu guztiz gorrituta egon arte. Zartaginatik atera eta paper xurgatzailean jarriko ditugu, gehiegizko koipea ken diezaiegun. Gatz fin pixka bat botako diogu. Barazki-tenpura soja-saltsarekin zerbitzatuko dugu (aukerakoa). Aholkua: Tenpura beste barazki batzuekin egin dezakegu. Hori bai, ur asko daukaten barazkiak saihestu behar ditugu, adibidez tomatea.

Ingredientes (5 personas)

  1. Tenpura-orerako:
  2. 350 g ur oso hotz
  3. arrautz 1
  4. 250 g irin, legamia gabe
  5. Barazkiak:
  6. 2 azenario
  7. 200 g alberjinia
  8. 200 g kuiatxo
  9. 80 g barrengorri fresko
  10. 10 Padróngo piper
  11. 500 g landare-olio, frijitzeko
  12. Gatz fina nahierara
  13. Soja-saltsa, tenpurarekin batera jateko (aukerakoa)
  14. Paper xurgatzailea

sReceta online en: