Barazkien lasagna sukaldeko robotarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad mitjana
- Tiempo
- D'1 a 2 hores

Modo de preparación
Alberjinia, kutxaioa eta kuia dadotan (ez oso handiak) eta barrengorriak xerratan moztuko ditugu. Barazkiak lurrunezko plakaren bi erretiluetan jarriko ditugu, gatza eta ezkaiarekin gozatuko ditugu nahierara, eta oliba-olio zurrusta bat botako diegu. Gerorako gordeko ditugu.
Edalontzira tipula-zatiak eta baratxuri-aleak botako ditugu, etatxikitu funtzioabi aldiz sakatuko dugu.
30 g oliba-olio eta oreganoa botako dizkiogu, eta 5 minutuz 2. abiaduran eta 120 °C-ra arin frijituko dugu. Ardo zuria, tomatea, ura eta gatza nahietara botako dizkiogu.
Lurrunezko erretilua jarri eta30 minutuz lurrun-funtzioan kozinatzeko programatuko dugu. Programatutako denboraren amaieran, lurrunezko erretilua atera eta gordeko dugu.
Bexamela egiteko: edalontzia garbitu gabe, osagai guztiak bota eta10 minutuz 3. abiaduran eta 95 °C-ra kozinatzeko programatuko dugu. Atera eta gorde.
Labea aurrez berotuko dugu 180 °C-ra.
Pirex-ontziaren hondoa tomate-saltsa pixka batekin igurtziko dugu, eta lasagna-xafla geruza bat jarriko diogu (hondoa estaliz). Tomate-saltsa geruza bat botako diogu, zabaldu egingo dugu eta barazki batzuk botako dizkiogu. Pasta-xaflak tomate-saltsarekin eta barazkiekin txandakatuko ditugu, eta, amaitzeko, xafla-geruza bat jarriko diogu. Dena bexamelarekin estaliko dugu, eta, azkenik, gazta birrinduarekin hautseztatuko dugu.
30 bat minutuz labekatuko dugu.
Ingredientes (5 personas)
- 200 g alberjinia n
- 230 g kuiatxo n
- 150 g kuia n
- 100 g barrengorri xerratu n
- 30 g + oliba-olio zurrusta bat n
- gatza nahierara n
- ezkaia nahierara n
- 150 g tipula n
- 2 baratxuri-ale n
- 1 koilaratxo oregano
- 50 g ardo zuri (50 ml gutxi gorabehera.) n
- 750 g-ko tomate-potoa (tomatea zatitan) n
- 50 g ur n
- 8 lasagnarako pasta-xafla (ez dira aurrez egosi behar) n
- 50 g emmental gazta (edo parmesanoa birrindua) n
- bexamel-saltsa: n
- 410 g esnen
- 40 g gurin n
- 30 g irin n
- gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua (nahierara) n
sReceta online en:
