Erreboiloa muskuilu- eta limoi-saltsarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- Menys de 30 minuts
- Nutri-score

- kcal
- 283 14%
- Azúcares
- 1,58g 2%
- Grasas
- 12,6g 18%
- Grasas saturadas
- 3,06g 15%
- Sal
- 1,02g 17%
Modo de preparación
Bota atzamar bat ur kazola batean eta egosi muskuiluak lurrunetan erramu-hostoarekin eta piperbletz-aleekin. Irekitzen direnean, kendu muskuiluak sutik eta utzi hozten. Iragazi, gorde lortutako salda eta bereizi muskuiluak maskorretik.
Moztu limoi baten erdia xerratan eta atera beste erdiaren zukua. Garbitu, lehortu eta txikitu perrexila.
Eskatu arrandegian erreboiloaren xerrak hezurretik bereizteko eta suprematan mozteko. Egosi erreboiloa lurrunetan 12 minutuz limoi-xerrekin batera.
Nahastu muskuiluen saldaren baso bat arto-irinarekin eta jarri suan loditzen hasi arte. Jarraian, erantsi maskorrik gabeko muskuiluak, limoi-zukua, bi koilarakada oliba-olio, gatza, piperbeltza eta perrexil xehatua.
Zerbitzatu supremak muskuilu- eta limoi-saltsarekin.
Haragi irmoa eta testura likatsua izateagatik bereizten da erreboiloa. Kasu honetan, muskuiluekin batera prestatuko dugu , itsaskia eta arraina uztartuta, errezetaren itsaso-zaporea indartzeko. Gainera, platera barazki-errazio batekin osatzen badugu, menu zaporetsu eta oso osasuntsu bat lortuko dugu. Nutrizio-propietateak. Erreboiloak % 3ko koipe kopurua baino ez dauka eta hala ere, omega 3 ugari eskaintzen du. Era berean, kalitate oneko proteinak (% 16), fosforoa, magnesioa, selenioa eta B6 eta B12 bitaminak dauzka. Muskuiluek, kopuru txikian erabiliko baditugu ere, proteina, omega 3, B12 bitamina, burdina, fosforoa eta selenioa eskaintzen dituzte.
Ingredientes (4 personas)
- 500 g muskuilu
- 1 erramu-hosto
- Piperbeltz-ale batzuk
- 1 limoi
- 1 perrexil-adartxo
- 800 g erreboilo
- 1 koilarakadatxo arto-irin
- 2 koilarakadatxo oliba-olio
- Gatza eta piperbeltza
sReceta online en:
