Hanburgesak barrengorriekin eta gazta freskoaren saltsarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
Menys de 30 minuts
Precio mitjà
Precio mitjà
Nutri-score
Hanburgesak barrengorriekin eta gazta freskoaren saltsarekin

Descargar

kcal
479 24%
Azúcares
8,62 10%
Grasas
28,87 41%
Grasas saturadas
7,63 38%
Sal
2,01 34%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Ogi-xerra pixka bat gorrituko dugu, plantxan, bi aldeetatik, eta, gero, plater batean jarriko dugu. Gainean uraza-hosto batzuk eta gazta krematsua jarriko dizkiogu.  Barrengorriak eta tipulin xerratua zartagin batean prestatuko ditugu, su ertainean, al dente egon arte. Sua indartu eta baratxuria eta perrexil txikitua botako dizkiogu eta dena salteatuko dugu, gorritu arte, apenas minutu batez. Gorde.  Zartagin edo plantxa batean aurretiaz olio apur batekin igurtzi dugun hanburgesa egingo dugu, nahi erara. Egindakoan gazta krematsuaren gainean jarriko dugu, eta, gainean, barrengorriak jarriko dizkiogu.
Hanburgesaren ezaugarri nutrizionalak hobetzeko, kalitatezko haragi-txikitua aukeratzeaz gain, ongi aukeratu behar da haragi horren osagarria ere. Kasu honetan osoko ogi xerra bat erabiliko dugu, ogi gutxiago jateaz gain kalitatezkoa jango baitugu, zerealaren zati guztiak aprobetxatzen dituena. Gainera, barazki batzuk eta gazta apur bat ere erabiliko ditugu.   Trikimailua. Hanburgesa samurra eta barrutik gorrixka eta zukutsua gustatzen bazaizu, oratu haragia apur bat egin aurretik, biribildu eskuekin hanburgesa lodiagoa izateko. Su handian egin pare bat minutuz alde bakoitzetik eta ondoren ertzak egiteko matxarda batekin eutsi. 

Ingredientes (4 personas)

  1. - Txahal-hanburgesa 1  n
  2. - Zekale-ogi xerra 1
  3. - Hainbat motako uraza hostoakn
  4. -100 g barrengorri zuri eta portobello xaflatan n
  5. -1/2 tipulin xaflatann
  6. - Oliba-olio birjina estra
  7. - Perrexil eta baratxuri oso txikituaren koilaratxokada 1
  8. - Belarrekiko gazta fresko krematsuaren 2 koilarakada

sReceta online en: