Haragi-bola begetalak
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad per a principiants
- Tiempo
- Més de 2 hores
- Precio baix
- Precio baix
- Nutri-score

- kcal
- 308 17%
- Azúcares
- 10,8g 13%
- Grasas
- 15,4g 22%
- Grasas saturadas
- 4,7g 24%
- Sal
- 1,2g 31%
Modo de preparación
Tipula gorritu arte sueztituko dugu. Ziazerbak eta kuiatxoa gehitu eta pare bat minutuz sueztituko dugu. Gerorako gordeko ditugu. Babarrunak, arrautzak eta Parmako gazta nahastuko ditugu orea eratu arte. Barazkiak gehitu eta nahastu egingo dugu ore homogeneoa lortu arte. Txitxirio-irina gehitu eta nahastu egingo dugu. Hozkailuan gordeko dugu ordubetez. Orearekin bolak egin eta erretilu batean jarriko ditugu labean sartzeko. Labean 200ºC-tan edukiko dugu 30 minutuz. Labetik atera eta tomate-saltsarekin lagunduta zerbitzatuko dugu.
Tomate-saltsa egiteko:
Baratxuriak zatitu eta pare bat minutuz gorrituko ditugu. Gero tomate-zatiak eta gatz pixka bat gehitu. Ordubetez edukiko dugu sutan, gutxi gorabehera. Gero, puregailuan pasatu, berriro eltzera bota eta gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua gehituko dizkiogu. Sutan edukiko dugu saltsa loditu arte.
Errezeta honek 2 alderdi oso interesgarri ditu. Lehena, prestaketa ia erabat haragizkoa landare-prestaketa bihurtzen duela eta, bigarrena, sukaldaritza-teknikak frijiketaren ordez labea erabili eta koipea murrizten duela. Nutrizio-alderdiak. Haragiaren ordez lekaleak eta barazkiak erabiltzen ditu. Horrekin, eutsi egiten dio proteina-ekarpenari, lekaleek haragiaren antzeko proportzioan dutelako proteina eta nutrizio-onurak gehitzen ditu bitaminekin, mineralekin eta zuntzarekin eta haragiak emango lukeen gantz asearen presentzia murrizten du. Errezeta egokia da dieta begetarianoa egiten dutenentzat. Trikimailua. Bihi osoko arroz pixka batekin lagunduta, plater bakarreko otordu osoa lortuko dugu.
Ingredientes (4 personas)
- - tipula handi zatitu 1 nn
- - 150 g ziazerba nn
- - 50 g kuiatxo zatitu
- - 100 g babarrun egosi n
- - 4 arrautza n
- - 50 g Parmako gazta arraspatuta nn
- - 2 koilarakada txitxirio-irin n
- - Oliba-olioa n
- - Gatza n
- Etxeko tomate-saltsa:<strong></strong>
- - 2 baratxuri-atal n
- - 1 kilo tomate udarekara n
- - 2 koilarakada oliba-olio n
- - Gatz pixka bat n
- - Piperbeltza
- - Intxaur muskatua
sReceta online en:
