Haurtxoentzako gourmet zopa sukaldeko robotarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
Modo de preparación
Barazki guztiak txikitu eta edalontzira botako ditugu, urarekin batera.
Haragi-zatiak (azalik eta koiperik gabe) aluminio-paper zati karratuen gainean jarriko ditugu. Itxi egingo ditugu, papilloteak osatuz. Papilloteak lurrunezko erretiluaren beheko plakan jarriko ditugueta erretilua edalontziaren gainean jarri ostean, 30 minutuz kozinatzeko programatuko dugu,lurrun-funtzioan.
Lurrunezko erretilua aterako dugu, papilloteak irekiko ditugu eta haragia edalontzira botako dugu. Edalontzi-neurgailua taparen gainean jarriko dugu berriro, eta 2 minutuz3. abiaduratik8. abiaduraratxikitukodugu.
Zerbitzatu aurretik oliba-olioa botako diogu.
Oharra: urtebetetik gorako haurren kasuan, zopari gatz pixka bat bota diezaiokegu. Zopa poto esterilizatu batean gordeko dugu. Eta hozkailuan edo izozkailuan sartu.
Krema hozten denean, loditu egiten da. Berriro zerbitzatzeko, ur pixka bat bota diezaiokegu eta 50 ºC-ra berotu, minutu gutxi batzuk. Nahi ditugun barazkiak erabil ditzakegu.
Aholkua: haragiaren ordez arrain kopuru berdina jar dezakezu, azalik eta hezurrik gabe, edo oinarri berdinarekin bi zopa egin: papilloteen erdiak haragiarekin eta beste erdiak arrainarekin egingo ditugu, eta bakoitza bere aldetik txikituko dugu zopa-oinarri pixka batekin.
Erne: edalontziaren gehiegizko bolumena ez dugu gainditu behar. Txikitzeko, abiadura pixkanaka programatu, eta segundo batzuk itxaron tapa kendu ireki aurretik, likidoa oreka dadin.
Ingredientes (3 personas)
- 75 g tipula
- 200 g azenario
- 150 g patata
- 175 g kuiatxo
- 150 g brokoli
- 450 g ur
- 120 g haragi (txahala, indioilarra, oilaskoa)
- 1 zurrusta oliba-olio birjina estra
- aluminio-papera
sReceta online en:
