Legatza eta otarrainxka frijituak kaba-saltsarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
Menys de 30 minuts
Legatza eta otarrainxka frijituak kaba-saltsarekin

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Kaba-saltsa egiteko: Tipulatxa edo tipula txikia brounoisse erara moztu (kubotxo txikitan xehatuta) eta oliba-olio apur batekin sueztituko dugu. Horixka dagoenean, kaba-kopa gehitu eta loditzen utziko dugu. Kaba kontzentratuta dagoenean, sutik atera eta epeltzen utziko dugu. Kaban egindako tipularekin nahastuko dugu maionesa, eta saltsa horrekin batera zerbitzatuko ditugu legatza eta otarrainxkak. Legatz zatiak gatz-piperrez ondu eta broxeta batean jarriko ditugu, otarrainxkekin batera. Ondoren, arrautza-irinetan eta Pankoz eta otarrainxka-ogi birrinduz egindako nahaste batean pasako ditugu. Lapiko batean frijituko ditugu, olio bero ugaritan, eta gainazala doratuta dagoenean eta barrutik eginak daudenean xukatu egingo ditugu. Kaba-maionesarekin eta pixka bat apailatutako mikro mezclum urazarekin batera zerbitzatuko dugu.

Ingredientes (4 personas)

  1. 400 g legatz zatitannn
  2. 100 g otarrainxka zuritun
  3. Irinan
  4. Arrautzan
  5. Otarrainxka-ogi birrinduan
  6. Panko (ogi-mamiz egindako ogi birrindua)n
  7. Gatzan
  8. Piperbeltzakn
  9. Frijitzeko olioan
  10. Broxetakn
  11. Mikro mezclum urazan
  12. Kaba-saltsa hotzan
  13. 1 tipulatxn
  14. 100 ml kaban
  15. 10 ml oliba-olion
  16. 150 g etxeko maionesa

sReceta online en: