Patata-opiltxoak sukaldeko robotarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- Menys de 30 minuts

Modo de preparación
Patatak zuritu, zati txikitan moztu eta egosteko saskian jarriko ditugu. Edalontzira ura eta gatza nahierara botako ditugu, saskia sartu eta20 minutuz lurrun-funtzioan kozinatzeko programatuko dugu.
Espatularekin, saskia kendu eta patatak ondo xukatuko ditugu. Gerorako gordeko ditugu.
Edalontzia garbia eta lehorra dagoela, tipula, gazta zatitan eta perrexila botako dizkiogu, eta txikitu funtzioa sakatuko dugu. Espatularekin, edalontziaren paretetan dauden zatiak beherantz bultzako ditugu.
Irina, arrautzak eta esnea botako dizkiogu, eta dena 15 segundoz 5.abiaduran nahastuko dugu.
Patata egosiak bota eta 10 segundoz 4. abiaduran kozinatzeko programatuko dugu.
Zurrutada bat oliba-olio berotuko dugu eta zartagin itsasgaitz batera 1 koilaratxo ore botako dugu. Ondo zabalduko dugu, oso lodia ez den zirkulu bat eginez, eta su baxuan bi aldeetatik frijituko dugu.
Paper xurgatzailea jarriko diogu gehiegizko koipea kentzeko.
Aholkua: patata-opiltxoak entsaladarekin edo arrain-edo haragi-plateren osagarri moduan zerbitza ditzakegu.
Ingredientes (5 personas)
- 500 g patata n
- 1200 g ur n
- gatza nahierara n
- 130 g tipula n
- 50 g emmental edo gruyere gazta n
- perrexil-hostoak nahierara n
- 50 g irin n
- 2 arrautza n
- 45 g esne n
- oliba-olioa frijitzeko n
- paper xurgatzailea n
sReceta online en:
