Pikillo-hummus errezeta, Nafarroako txahal-hanburgesa eta Idiazabal gaztarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
- Precio mitjà
- Precio mitjà

Modo de preparación
Hummusa prestatzeko:
1.-Txikitu xukatutako txitxirioak eta gehitu baratxuria eta limoi-zukua.
2.-Gehitu tahinia, koilarakada bat olio, kuminoa eta gatza.
3.-Gehitu salda pixkanaka, nahi den testura lortu arte. Puntu honetan hummus tradizional bat izango genuke.
4.-Gehitu piperrak eta txikitu. Gatza zuzendu.
5.-Zerbitzatu piperrauts eta olio pixka batekin gainetik.
Hanburgesa prestatzeko:
1.-Lehenik, moztu ogia erditik eta xigortu barruko aldetik zartaginean jarrita, oliba-olio birjina estra pixka batekin.
2.-Zartagin batean, olio pixka batekin, gehitu txahal-hanburgesa eta egin minutu bat alde bakoitzetik, kanpoaldea txigortua eta barrualdea gustukoen duzun puntuan egon arte. Buelta ematean, Idiazabal gazta gehitu gainean, bigundu dadin.
3.-Jarri pikillo-hummus base bat ogiaren beheko aldean, gehitu kimuak, hanburgesa gaztarekin eta zerbitzatu hummusarekin.
TRESNAK:
-Irabiagailua
-Xukadera
-Katilua
-Zartagina edo plantxa
Ingredientes (4 personas)
- <b>Pikillo-hummusa egiteko</b>
- •t200gr txitxirio egosiakn
- •tLimoi 1/2-ko zukuann
- •tBaso 1 barazki-saldan
- •t2 tahini koilaratxo
- n•t3 pikillo-piper erre
- n•tBaratxuri 1
- n•t2 koilarakada oliba-olio birjina estra
- n•tKuminoa
- n•tPiperrautsa
- n•tOliba-olio birjina estra
- <b>Hanburgesa egiteko</b>
- •tNafarroako txahal-hanburgesan
- n•tKristal-ogia
- n•tPikillo-hummusa
- n•tOliba-olio birjina estran
- •tKimuakn
- •tIdiazabal gazta
sReceta online en:
