Sconeak basafruituekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad mitjana
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Sconeak basafruituekin

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Jarri labea berotzen, 185 gradutan.  Hasteko, prestatu osagai hezeak. Horretarako, jarri esne-gain freskoa, irabiatutako arrautza eta banilla-orea katilu batean eta irabiatu arinki nahasketa uniforme bat lortu arte.  Beste katilu batean, jarri osagai lehorrak (irina, azukrea, legamia-hautsa eta gatza) eta nahastu ondo integratu arte.  Jarraian, erantsi gurina (oso hotz eta kubo txikitan moztuta) eta integratu atzamarren laguntzaz orean papur txikiak osatzen direla ikusi arte. Osagai lehorren katiluan, egin zulo bat erdian eta bota ore likidoa pixkanaka eta kontu handiz. Irabiatu nahasketa biak integratu arte, baina ez gehiegi.  Ondoren, erantsi basafruituak eta integratu berriz kontu handiz.  Irineztatu lan egiteko mahaia eta jarri orea haren gainean. Orea eskuekin zapalduz, egin 15 cm-ko diametroa eta 2 cm-ko altuera duen zirkulu bat. Ez da orea gehiegi zapaldu behar. Moztu zirkulua triangelutan eta pintatu triangeluak arrautza irabiatuarekin.  Jarri triangeluak labean sartuko duzun erretiluan, elkarren artean 5 cm inguruko tartea utzita. Laberatu 20 minutuz edo urre-kolorea hartzen duten arte.  Atera labetik eta jarri sareta baten gainean glasatua prestatzen duzun bitartean.  Horretarako, jarri azukrea, esnea eta limoi-zukua katilu batean eta irabiatu dena ondo pikorrik gabeko ore likido bat lortu arte.  Erantsi glasatua sconeetan eta zerbitzatu epel.
Gosarian edo arratsalde erdiko tearekin batera hartu ohi diren ogi-opiltxo gozoak dira sconeak, Erresuma Batuan oso tipikoak. Errezeta klasikoak ez dauka basafruiturik, baina bertsio honetan ukitu zukutsua emango diote.  Nutrizio-propietateak. Nutrizio-profilari erreparatuta, aldizka jateko errezeta gomendagarri bat da, koipe ase, azukre eta kaloria ugari dituelako. Lagungarri gisa fruta eransten bazaio, nabarmen hobetuko da hartualdiaren nutrizio-profila.

Ingredientes (8 personas)

  1. 300 g irin
  2. 60 g azukre
  3. 2 koilarakadatxo legamia-hauts
  4. 1/2 koilarakadatxo gatz
  5. 85 g gurin hotz
  6. 1 arrautza + 1 arrautza orea pintatzeko
  7. 200 ml krema likido (% 35)
  8. 1 koilarakadatxo banilla-ore
  9. 150 g basafruitu (ahabiak, masustak, mugurdiak, marrubiak…)
  10.  
  11. <b>Limoi glasatua egiteko:</b>
  12. 100 g glass azukre
  13. 15 ml limoi-zuku
  14. 5 ml esne

sReceta online en: