Txokolatezko granola jogurt eta frutarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Txokolatezko granola jogurt eta frutarekin

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Jarri labea berotzen 175 gradutan.  Jarri olo-malutak, hurrak, almendrak, intxaurrak, kuia-haziak, liho-haziak, chia-haziak eta kakaoa katilu handi batean. Beste alde batetik, nahastu azukrea, olioa, astigar-jarabea eta banilla.  Erantsi osagai likidoak olo-maluten eta fruitu lehorren katilura eta nahastu ondo, osagai lehor guztiak bustita gera daitezen.  Jarri laberako paper-zati bat labean sartuko duzun erretiluan eta banatu orea modu uniformean.  Laberatu 50 minutuz, 15 minuturo eraginez, egosketa-puntu egokia eta kolore uniformea har dezan.  Atera granola labetik, erantsi mahaspasak eta nahastu.  Utzi erretilua erabat hozten.  Zerbitzatu granola jogurtarekin eta aukeratu duzun frutarekin.
Granolak modan daude eta ezin hobeak dira gosari edo brunch gisa aldizka hartzeko, jogurtarekin batera.  Nutrizio-propietateak. Koipe gehienak kardio-osasungarriak badira ere (fruitu lehorrak, haziak, oliba-olioa) eta jogurtaren koipe aseek eragin kaltegarririk ez izan arren, prestaketak kontuan hartzeko moduko kaloria-ekarpena eta azukre erantsien edukia dauka. Horregatik, noizean behin hartzeko proposamen interesgarri bat da.  Amarrua. azukre erantsiak eta koipeak murrizteko zenbait aldaketa eginez gero, errezeta osasuntsuago bat lor dezakegu, adibidez: jarabea eta azukrea datilen eta mahaspasen ore batekin ordezkatuz, anoa murriztuz, fruta gehiago erantsiz edo jogurt naturala aukeratuz.   Egokia. Laktobegetarianoentzat. 

Ingredientes (8 personas)

  1. 150 g olo-maluta
  2. 30 g hur
  3. 10 g almendra
  4. 40 g intxaur
  5. 40 g kuia-hazi
  6. 10 g liho-hazi
  7. 10 g chia-hazi
  8. 1 koilarakadatxo gatz
  9. 1 koilarakada kakao-hauts puru
  10. 20 g azukre beltz
  11. 50 ml oliba-olio leun
  12. 60 ml astigar-jarabe
  13. 1 koilarakadatxo banilla-ore
  14. 50 g mahaspasa
  15. 500 g jogurt greziar
  16. Fruta-zatitxoak, osagarri gisa

sReceta online en: