Ziazerba- eta tomate-quichea
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad per a principiants
- Tiempo
- D'1 a 2 hores
- Nutri-score

Modo de preparación
Labea 180 ºC-tan berotzen jarri. Prestatu erabiliko duzun moldea. Horretarako, moldea gurinarekin koipeztatu eta irineztatu. Kendu soberan geratzen den irina.
Ziazerbak xukatu eta gorde.
Tomateak xerra meheetan moztu eta gorde.
Esne-gaina, arrautzak, gazta parmesano arraspatua, gatza eta piperbeltza nahastu. Gorde
Hostore-orea erabiliko duzun moldearen gain luzatu. Soberan dauden ertzak moztu. Gero, hostore-orea hozkailuan sartu betegarria prestatu bitartean.
Olioa berotu zartagin batean, tipula gehitu eta zeharrargi egon arte sueztitu. Jarraian, ziazerbak gehitu, gatz-piperrez ondu eta bete 5 minutuz sueztitu. Gorde.
Moldea hozkailutik atera, ziazerbak orearen gain banatu, esnearekin eta arrautzekin egindako nahastea irauli eta tomateak orearen gain ipini, zirkulu bat eginez. Oregano apur batekin hautseztatu.
40 minutuz labean erre. Denbora igarota, labetik atera eta berehala zerbitzatu.
Oso erraza da quiche bat egitea, ia edozer gauzarekin bete dezakegulako. Kasu honetan, ziazerba eta tomatearekin egingo dugu; beraz, gehiegi heldu den tomateren bat aprobetxa dezakegu. Tomate mota guztiak onartzen ditu: udare-tomatea, zotzean, raf… Tomatea, ziazerba eta tipulari esker, errezeta honek barazki errazio bat eskaintzen du ia-ia. Nutrizio-propietateak. Semaforoan ikusten denez, koipe aseen edukia nabarmentzen da, baina horietako gehienak esnekietatik datoz eta ez dira hain kaltegarriak. Gainera, esnekiek kalitatezko proteina eta kaltzioa eskaintzen dute. Bazenekien… Tomateak fruta bat direla? Botanikaren esparruan fruta gisa sailkatzen dira, tomatearen landarearen loretik hazten diren hazi txikiak dituztelako.
Ingredientes (8 personas)
- · 1 pakete hostoren
- · 225 g ziazerba (naturalean)nn
- · 3 koilarakada oliba-olion
- n· 1 tipula ertainn
- n· 2 tomate ertainn
- n· 50 g parmesano arraspatun
- n· 200 ml esne-gain likidon
- n· 50 ml esnen
- n· 2 arrautzan
- n· gatzan
- n· piperbeltzan
- n· oreganoa
sReceta online en:
