eskarola-tortilla

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
Menos de 30 minutosGA
eskarola-tortilla

Descargar

kcal
242 12%
Azúcares
2,6g 3%
Grasas
18g 26%
Grasas saturadas
4g 22%
Sal
1g 11%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Tipula eta baratxuriak tira finetan moztuko ditugu. Su txikian eta oliba-olio eta gatz apur batekin salteatuko ditugu, tipula karamelutu arte. Ondoren, eskarola garbia eta zatikatua gehitu, eta bi minutuz kozinatuko dugu karamelututa dagoen tipularekin batera. Tipula, baratxuri eta eskarola salteatuak xukatu ostean, irabiatutako arrautzekin eta zatikatutako tipulinarekin nahasiko dugu. Tortillak zartagin itsasgaitz batean mamituko ditugu, eta, horretarako, barazkiak salteatzeko erabili dugun olio apur bat jarriko dugu. Tortilla egin berri, bero eta zukutsu zerbitzatu behar dugu, orduan baitago goxo.
Tortillak organismoari onura asko dakarzkio. Arrautza, osagai nagusia den heinean, elikagai ezin hobea da, eta organismoarentzako mantenugai asko ditu; nabariena, balio biologiko handia duen proteina. Gainera, arrautza-zuringoaren proteina erreferentziazkoa da nutrizio-kalitateari dagokionez (xurgapena, asimilazioa). B, A, D eta E taldeetako bitamina-iturri da, baita mineral-iturri ere; adibidez, burdina, kaltzioa, potasioa, iodoa, zinka, magnesioa, sodioa eta fosforoa. Errezeta honek organismoarentzako oso mantenugai onak ditu, eta oso orekatua da; izan ere, barazki-bat gehitzen zaio; kasu honetan, eskarola. Eskarolari dagokionez, ura nabarmentzen da (eskarolaren ia % 95), eta kaltzioa, fosforoa, burdina, potasioa, A bitaminak eta azido folikoa ere bai. Tipula karamelutuak ez du kaloria gehiegi ekartzen; izan ere, azukrerik gabe karamelutu dugu. Errezeta hau oso zaporetsua eta originala da.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 8 arrautza
  2. 250 g tipula gorri
  3. 150 g eskarola
  4. 2 baratxuri-ale
  5. 5 g tipulin
  6. 30 ml oliba-olio
  7. Gatz pixka bat

sReceta online en: