Itsas-zapoa baratxuri eta udarezko muselinarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
- Nutri-score

- kcal
- 383 19%
- Azúcares
- 11,1g 12%
- Grasas
- 22,5g 32%
- Grasas saturadas
- 3,75g 19%
- Sal
- 0,59g 10%
Modo de preparación
Garbitu eta moztu berenjenak 1 cm inguruko xerratan. Jarri xerrak laberako erretilu batean, eman gatza eta piperbeltza, eta erantsi oliba-olio birjina estra apur bat. Eman buelta eta egin gauza bera. Labekatu 180 gradutan 30-35 minutuz, gorritzen diren arte. Erretilu berean, jarri baratxuri-burua, eta sartu labean 40 minutuz. Gorde berenjena geroko. Zuritu baratxuria eta utzi hozten.
Bitartean, zuritu eta zatitu udarea kubotan. Gorritu zartagin batean gurin apur batekin eta gorde geroko.
Markatu zapo-xerrak oliba-olio birjina estraz bustitako plantxa batean pare bat minutuz alde bakoitzetik eta gorde geroko.
Ontzi batean, nahasi maionesa, baratxuria, eztia eta udarea. Irabiatu pure bat lortu arte.
Igurtzi zapo-xerrak pure horrekin eta gratinatu apur bat labean, gorritzen diren arte.
Zerbitzatzeko, jarri berenjena erreak oinarrian eta haien gainean, zapoa muselinarekin eta ezkai edo perrexil adartxo batzuekin.
Arraina eta barazkiak oinarri hartzen dituen errezeta zaporetsu, harrigarri eta osasuntsu bat. Nutrizio-propietateak. Itsas-zapoa koipe gutxiko (% 1 baino gutxiago) eta kalitate handiko proteina ugariko (% 16) arrain zuri bat da, eta 70 kcal eskaintzen ditu 100 gramo bakoitzeko. Era berean, B12 bitamina, B6 bitamina, fosforo eta selenio eduki nabarmena dauka. Berenjenak, gainera, kalitate nutrizionala eransten dio platerari, zuntza bezalako elikagai interesgarriak eskaintzen dituelako. Bazenekien…? Zapoaren parte ugari jaten ez ditugun arren, dena aprobetxatu daiteke eta haren buru, azal eta hezurrekin kremak, arrozak, zopak, patatak eta beste hainbat errezeta pestatzeko salda zaporetsuak egin ditzakegu.
Ingredientes (4 personas)
- 4 zapo-xerra
- 2 berenjena
- 1 udare
- 1 baratxuri-buru (2-3 baratxuri-ale xerra bakoitzeko, barruko ernamuina kenduta)
- Oliba-olio birjina estra
- 60 g maionesa
- 1/2 koilarakada ezti
- Gatza eta piperbeltza
- 5 g gurin
sReceta online en:
