Oilasko marinatua mandarinekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Oilasko marinatua mandarinekin

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Zuritu mandarinak eta gorde azalak.  Jarri oilasko-bularkia marinatzen ardo-ozpinarekin, eztiarekin eta mandarina-azalekin 30 minutuz.  Berotu zartagin bat oliba-olio zorrotada batekin eta egin bularkiak, marinatzeko likidorik gabe,  su eztian erabat egin arte (15 bat minutu).  Bularkiak eginda daudenean, bota zartaginera marinatuko likidoak, piperbeltz eho apur bat eta mandarinak. Igo sua eta utzi apur bat lurruntzen.  Zerbitzatu bularkia xerratan ebakita eta lagundu mandarina-saltsarekin. Dekoratu gatz-ezkatekin 
Bigarren plater gisa osatzeko, gehitu barazki-hornigai bat; eta plater osatu bat egin nahi baduzu, barazki-anoa bat eta arroz basati apur bat oso ongi geratzen dira, eta nutrizio-kalitate ona ematen dute.  Nutrizio-propietateak. Oilaskoa haragi zuria da, eta oro har, haragi gorriek baino koipe eta purina gutxiago ditu. Baina ebaketa ere garrantzitsua da, eta bularkia da gihar gehieneko zatietako bat, eta koipe gutxikoa. ​ Kalitate oneko proteinak, B taldeko bitaminak (B3, B6 eta B12), fosforoa eta zinka ditu. 

Ingredientes (4 personas)

  1. 2 mandarina
  2. 2 oilasko-bularki oso hezurrik gabe (550 g gutxi gorabehera)
  3. 30 ml ardo-ozpin
  4. 2 koilarakada ezti
  5. Piperbeltz ehoa
  6. Gatz ezkatak
  7. Oliba-olioa

sReceta online en: