Orburu loreak labean romesko saltsarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora

Modo de preparación
Prestatu romesko saltsa aldez aurretik.Jarri
ñorak beratzen eta biguntzen direnean,, atera eta gorde haien haragia.
Erre tomateak eta baratxuriak labean, oliba-olio zurrutada batekin, 200 gradutan (beroa goitik eta behetik emanez). Atera labetik 20 bat minuturen buruan, utzi hozten eta zuritu tomateak eta baratxuriak.
Txigortu hurrak eta almendrak zartagin batean. Birrindu eta gorde.
Birrindu tomateak, baratxuriak, ñora-haragia, ogi txigortuaren xerra, hurrak eta almendrak, saltsa leun eta trinko bat lortu arte. Erantsi piperrauts gozoa, piperrauts mina, gatza eta ozpina eta birrindu osagai guztiak integratu arte.
Irabiagailuaren motorra martxan dagoela, erantsi olio-zurrutada bat saltsa emultsionatzeko. Erantsi saltsak behar bezainbeste olio. Azkenik, dastatu eta beharrezkoa bada, erantsi gatz, ozpin edo piperrauts apur bat, eta saltsa trinkotu nahi izanez gero, ogi txigortu gehiago.
Orburuak prestatzeko, berotu labea 180 gradutan goitik eta behetik.
Garbitu orburuak. Horretarako, moztu orburuen muturra (gehiegi mozteko beldurrik gabe), kendu kanpoko hostoen geruza pare bat kolore argiagoa dutenetara iritsi arte eta moztu zurtoina. Modu horretan, oinarri lau bat lortu eta erraz zerbitzatu ahal izango dituzu.Igurtzi orburuak
limoiarekin, herdoildu ez daitezen.Jarri
ireki duzun zatia mahaiaren kontra eta egin presio gogorra hostoak lore baten formarekin ireki daitezen. Sartu erretilua labean, bota gatza eta piperra, eta busti oliba-olio birjina estraren zurrutada batekin.
Laberatu 20 minutuz, orburuak samurtu arte.
Zerbitzatu romesko saltsarekin batera.
Zuntz-eduki handia izateagatik nabarmentzen dira orburuak, % 9 inguru. Aldiz, kaloria kopuru txikia eskaintzen dute (proteinen eta karbohidratoen % 3ko edukiarekin) eta ez dute koiperik. Saltsarekin, barazki-edukia areagotzen da (batez ere, tomateari esker) eta fruitu lehorren onurak eransten zaizkio platerari. Gantz-ekarpena oliba-olio birjina estrak egiten du, gure ingurunean aurki daitekeen kalitaterik oneneko koipea.
Ingredientes (4 personas)
- 4 orburu handi
- 4 limoi
- 1 koilarakada oliba-olio birjina estra
- Gatza eta piperbeltza
- <b>Romesko saltsa egiteko:</b>
- 6 tomate heldu
- 1 baratxuri-buru
- 2 ñora
- 10 almendra txigortu
- 10 hur txigortu
- 50 ml ardo-ozpin
- 250 ml oliba-olio birjina estra
- 1 ogi-xerra txigortu
- 1 koilarakadatxo piperrauts gozo
- 1 koilarakadatxo piperrauts min
- Gatza
sReceta online en:
