Bao opiltxoak txerri papurtuarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad mitjana
- Tiempo
- Més de 2 hores

Modo de preparación
Bao opilak:
Disolbatu legamia lehorra ur epeletan eta gorde geroko.
Katilu batean, nahastu bahetutako irina, gatza eta azukrea. Egin zulo bat erdian eta erantsi osagai likidoak, hau da, legamia disolbatuta duen ura eta olioa. Nahastu osagai guztiak arraspa batekin ore trinko bat lortu arte.
Hasi orea eskuekin lantzen eta ontziaren hormetatik askatzen dela ikusten duzunean, eraman mahaira eta oratu beste 10 minutuz, eskuetan itsasten ez den masa leuna lortu arte.
Orea prest dagoenean, jarri arinki irineztatutako ontzi batean eta estali ondo trapu batekin. Utzi jalkitzen ordu batez, gutxi gora behera, bolumena bikoizten duen arte (LEHENENGO HARTZIDURA).
Lehenengo hartzidura egin duenean, jarri orea mahaian. Kontu handiz, eman zilindro forma eta egin 45-50 gramoko zenbait zati.
AURREFORMAKETA. Egin bola bana zati bakoitzarekin. Zapaldu bolak eta eraman mutur bakoitza erdirantz. Amaitzeko, eman buelta zati bakoitzari eta eman bola forma eskuekin.
Zati bakoitza lantzen duzun bitartean, utzi gainerakoak (aldez aurretik osatutakoak eta osatzear daudenak) estalita.
Zati guztiek bola forma dutenean, opil forma eman behar zaie.
FORMAKETA. Lautu bola bakoitza eskuekin forma obalatua emanez eta luzatu orea irineztatutako arrabola batekin. Zati bakoitzak 10-15 cm-ko luzera eta 0,3 mm-ko lodiera izan behar du, gutxi gora behera.
Pintatu obalo bakoitza erditik behera olio apur batekin eta tolestu erditik barrurantz. Osatu dituzunean, jarri opil bakoitza laberako papereko zati baten gainean eta utzi hartzitzen 20-30 minutuz (BIGARREN HARTZIDURA).
Bigarren hartzidura egin dutenean, jarri urez betetako lapiko bat sutan eta haren gainean, ipini lurrunontzia (sukaldeko roboten lurrun-osagarria erabili dezakezu). 45 gramoko opiltxoak egin badituzu, utzi egosten 10 minutuz. 10 minutuak igaro orduko, itzali sua eta utzi opiltxoak beste 5 minutuz jalkitzen, estalkia erdi irekita utziz, desestaltzean airea galdu ez dezaten.
Opilak bero edo epel jatea gomendatzen dugu, baina hotzean ere gozo-gozoak dira. Nahi izanez gero, txigortu ditzakezu. Izozteko egokiak dira.
Txerri papurtua (Pulled pork):
Beratu txerria aldez aurretik, egun bat lehenago.
Nahastu ontzuaren osagai guztiak pasta bat lortu arte eta lohitu ondo haragi-pieza. Estali eta utzi hozkailuan beratzen gau osoan zehar (10-12 orduz).
Hurrengo egunean, egosi haragia hezurretik askatzen den arte.Labean egin dezakezu, 4-5 orduz, 140 gradutan, beroa goitik eta behetik emanez, edo egosketa moteleko eltze batean. Jarri haragia eltze batean, eta erantsi edalontzi bat ur eta ontzuaren soberakinak. Egosi tenperaturarik baxuenean 10-11 orduz.
Prest dagoenean, sardexka pare bat baliatuta, desbridatu haragia papurretan. Hornigaia:
Katilu batean, nahastu ozpina eta eztia nahasketa homogeneo bat lortu arte. Moztu tipula gorria tira mehetan eta estali nahasketarekin. Utzi beratzen ordu batez hozkailuan.
Zerbitzatu opilak epel, txerri papurtuarekin, tipula gazi-gozoarekin eta balerianelarekin.
Ukitu mamitsua eman nahi badiezu, jogurt eta luzokerrarekin egindako tzatziki saltsa koilarakadatxo bat erantsi ahal diezu
Noizean behin hartzeko errezeta bat da, koipe eta koipe ase ugari duelako. Gainera, ogiaren masak eta beratutako haragiak gatz erantsia dutenez, gatz-kopuru nabarmeneko errezeta ere bada. Trikimailua. Bao ogiaren barrubetea beste aukera osasungarriago batzuekin txandakatuz (arrain-kontserbak, oilaskoa, barazkiak...) eta ogiaren orea bihi osoko irinarekin eginez, plateraren kalitate nutrizionala nabarmen hobetuko duzu
Ingredientes (8 personas)
- <b>Bao ogia egiteko:</b>
- 225 g gari-irin
- 2,5 g legamia lehor edo 7,5 g legamia fresko
- 15 g azukre
- 5 g gatz
- 125 ml ur epel
- 10 g ekilore-olio
- <b>Txerri papurtua egiteko:</b>n
- 2 kg txerri-beso edo solomo-burualde
- 1 koilarakada piperrauts gozo
- 1 koilarakada piperrauts min
- 2 koilarakada kumino-hauts
- 1 koilarakadatxo gatz
- 1 koilarakada baratxuri-hauts
- 1/4 koilarakada piperbeltz
- 1 koilarakada oregano
- 1 koilarakada tabasko
- 2 koilarakada oliba-olio birjina estra
- 1 koilarakada ezti
- 25-50 ml ur (ontzuaren testuraren arabera)
- <b>Hornigaia prestatzeko:</b>n
- Balerianela
- 1 tipula gorri
- 1/2 koilarakada sagar-ozpin
- 1/4 koilarakada ezti
sReceta online en:
