Marrubi, ahuakate eta mozzarella entsalada sesamoarekin eta albakarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Tiempo
Menys de 30 minuts
Precio mitjà
Precio mitjà
Nutri-score
Marrubi, ahuakate eta mozzarella entsalada sesamoarekin eta albakarekin

Descargar

kcal
236 12%
Azúcares
10,73 11%
Grasas
15,89 23%
Grasas saturadas
4,47 22%
Sal
0,67 11%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Nahastu Modenako ozpina oliba-olio birjina estrarekin, gatzarekin, piperbeltzarekin, pare bat hosto albakarekin eta emultsionatu. Gorde geroko  Garbitu eta lehortu marrubiak, txortena kenduta. Zatitu eta jarri marrubiak beratzen ozpin-olioarekin entsalada prestatzen duzun bitartean.  Atera ahuakatearen haragia eta moztu xerratan.Zerbitzatzeko, jarri ziazerba-ohe bat entsaladarako erretilu batean eta erdian, marrubi onduak (xukatuta). Horren inguruan, banatu ahuakate-xerrak eta mozzarella-bola batzuk. Azkenik, estali ozpin-olioarekin eta hautseztatu sesamo txigortuarekin, entsaladari ukitu kurruskaria emateko.
Oso garrantzitsua da gure ohiko dietan entsaladak sartzea eta entsaladak horiek mota askotakoak izatea. Horregatik, gaurko errezeta oso interesgarria izan daiteke, aukera ezberdin bat eskaintzen digulako. Gainera, hornigai edo lehenengo plater gisa har daiteke, baina baita plater oso baten oinarri gisa ere. Horretarako, bihi osoko zerealen bat, patata edo lekaleak erantsi besterik ez dugu.  Bazenekien...? Kontsumitzen dugun Modenako ozpina egiteko ardo-ozpina mahats-muztioarekin edo mahats-muztioaren kontzentratuarekin nahasten da eta hala, azukrea eransten zaio produktuari.

Ingredientes (4 personas)

  1. 12 marrubi
  2. 8 mini mozzarella
  3. 1 ahuakate
  4. 3 eskukada ziazerba 
  5. 2 koilarakada oliba-olio birjina estra
  6. 1 koilarakada Modenako ozpin
  7. Gatza eta piperbeltz birrindu berria
  8. ½ koilarakada sesamo txigortu 
  9. Albaka 

sReceta online en: