Kinoa eta kalabaza risottoa

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad mitjana
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Kinoa eta kalabaza risottoa

Descargar

kcal
333 17%
Azúcares
5,3g 6%
Grasas
15g 21%
Grasas saturadas
5g 25%
Sal
1g 10%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Kinoa ur-hotzezko txorrotan garbituko dugu ura garden irten arte, ura kendu eta geroko gordeko dugu. Baratxuri eta tipula zurituak Brounoisse eran (koadro oso txikitan) txikituko ditugu. Ontzi zabal batean arin frijituko ditugu oliba-olio koilarakada batekin, su suabean. Tipula gardena dagoenean puska txikitan moztutako kalabaza eta lekak gehituko ditugu. Ondoren, sua igo eta kinoa sueztituko dugu. Pixkanaka-pixkanaka urarekin busti eta zurezko espatulaz nahasten joango gara; gatz apur bat botako dugu. Su suabean egosiko dugu 18-20 minutuz, noizean behin nahasiz. Guztia egosi ostean, Parmako gazta arraspatua eta janaria prestatzeko esnegain likidoa gehituko ditugu, apur bat nahasiko dugu krematsua geratu dadin eta gatza botako diogu. Unean bertan zerbitzatuko dugu ebaki berri dugun albaka fresko apur bat botata.
Kinoa hazi bat da eta beste edozein aleren oso antzera kontsumi daiteke. Ez du glutenik, eta horrek kontsumitzaile zeliako ugari erakartzen ditu. Kinoa proteina-iturri ona da, zereal gehienek baino proteina gehiago duelako, eta zuntza eta koipeak ere baditu. Koipe gehienak asegabeak dira, eta hori abantaila bat da: ikerketa ugarik azaldu dituzte koipe asegabeak kontsumitzearen onurak. Burdina edo magnesioa bezalako mineralak eta B2 eta azido folikoa bezalako bitaminak ere baditu. Errezeta honetan barazkiekin prestatzen da, elikadura-onurak are gehiago gehituz. Parmako gazta eta esne-gaina ere erabiltzen dira zaporea indartzeko, baina baita koipe aseak eta gatza ere.

Ingredientes (4 personas)

  1. 250 g kinoa
  2. 1 l ur
  3. 2 baratxuri-ale
  4. 50 g tipula fresko
  5. 250 g kalabaza
  6. 100 g leka
  7. 20 ml oliba-olio
  8. Gatz apur bat
  9. 50 g Parmako gazta arraspatu
  10. 50 ml janaria prestatzeko esnegain likido
  11. Albaka-orri fresko batzuk

sReceta online en: