Egiaztatutako kosmetika naturala

Zure larruazala eta natura errespetatzen ditu

2. alea

-%50

Egiaztatutako kosmetika eta higiene naturaleko produktu-sorta honek (osagaien %98 naturalak dira) zure larruazala eta natura errespetatzen ditu, ezer gehiago gehitu barik.
Klinikoki frogatuak.

Aukera errespetuzkoago bat zure azalaren osasunerako eta ingurumenerako

Gure marka berriaren produktu guztiak COSMOS Natural estandarraren arabera egiaztatzen ditu Ecocert-ek, kosmetiko naturalak eta ekologikoak egiaztatzeko estandar bat garatu duen lehenengo erakundea. Mundu osoan aintzatetsia, COSMOS Natural egiaztagiriak biodibertsitatea, ingurugiroa eta osasuna errespetatzen duten nekazaritza organikoko produktuen erabilera bultzatzen du.

Arau horrek produktuak ekoizteko prozesu osoa egiaztatzen du, osagai bakoitzaren fabrikazioa, azken produktuaren ekoizpena, paketatzea, etiketatua edo ingurugiroaren kudeaketa barne hartuz. Jatorri naturalik ez duten osagai sintetikoen erabilera mugatzean, egiaztaturiko kosmetika naturalak osagai aktiboak maximizatzen ditu, produktu kopuru txikiagoarekin emaitza hobeak lortzeko.

Baina, horrez gain, egiaztaturiko kosmetika naturala aukeratzeko arrazoi ugari daude:

Ezagutu belle Natural gama osoa

Onena merezi duzulako, barrutik eta kanpotik, belle NATURAL gamak zure gorputza modurik naturalenean zaintzeko produktu aukera zabala eskaintzen dizu: aurpegirako kremak, serumak, eskuetako kremak, dutxarako gelak, xanpuak, desodoranteak, ezpainetako baltsamoa…

Aurpegirako zaintza

LARRUAZAL NORMAL EDO LEHORRETARAKO AURPEGIRAKO KREMA

Te zuriko estraktua dauka, C bitamina eta polifenol eduki altuari esker ekintza babesle eta antioxidatzailea eskaintzen duena, bai eta piku-estraktua eta karite-gurina bezalako osagaiak, larruazala lehengoratu eta hidratatzen dutenak. Horrez gain, konjac landarearen sustraia eta E bitamina dauzka.
Dermatologikoki frogatua
Online erosketa

LARRUAZAL NORMAL EDO MISTOETARAKO AURPEGIRAKO KREMA

Arroz-estraktuaren ezaugarri lasaigarri eta antioxidatzaileak konbinatu egiten ditu kotoiaren estraktuaren eragin elikagarri eta babeslearekin. Tara hidrolizatuak ura bereganatu eta gordetzen du eta berehala modu naturalean asimilatzen du larruazalean. Konjac landarearen sustraiak, aldiz, larruazala leundu eta lehengoratzen du.
Dermatologikoki frogatua
Online erosketa

ADINAREN AURKAKO AURPEGIRAKO KREMA, EGUNERAKO

Konbinatu egiten ditu argan estraktuaren zimurren aurkako eta larruazala egokitzeko gaitasuna, Alpeetako arrosaren efektu babesle eta antioxidatzailea, E bitamina eta karite-gurinaren lehengoratzeko ezaugarriak, larruazala zahartzea ekidinez.
Dermatologikoki frogatua.
Online erosketa

BEGI-INGURUA, NEKEAREN AURKAKOA

Zahartze goiztiarraren aurka egiten du, alga estraktuaren mineral eta oligoelementu ugariak eta kongestioaren aurka egiteko gaitasunari esker. Gainera, eskualenoak eta almendra gozoen olioak efektu indargarria eta antioxidatzailea ematen diote eta karite-gurinak, elikatzeko gaitasuna. Ezaugarri horiek guztiak konbinatuta, lagundu egiten du neke arrastoei aurre egiten. Dermatologikoki frogatua.
Online erosketa

BEGI-INGURUA, ADINAREN AURKAKOA

Algen estraktuen eta eskualenoaren zahartzearen aurkako ezaugarriei almendra gozoaren olioaren zeregin antioxidatzailea eta babeslea gehitzen dio, eta karite-gurinaren efektu lehengoratzaile eta egokitzailea.
Dermatologikoki frogatua.
Online erosketa

AURPEGIRAKO SERUMA, ADINAREN AURKAKOA

Algen estraktuarekin egina dago eta beraz, larruazalaren elastikotasuna hobetu eta biguntzea ekiditen duten zahartzearen aurkako ezaugarri hidratatzaile eta nutritiboak dauzka. Azido hilautonikoa eta eskualenoa ere baditu, eta bi horiek osagai bikainak dira larruazala zaintzeko, hidratatzeko eta kolageno ekoizpena laguntzeko.
Dermatologikoki frogatua.
Online erosketa

AURPEGIKO LARRUAZALA SENDOTZEKO KREMA, GAUERAKO

Zenbait landareren estraktuak daramatza, adibidez estreparena, zeina erremedio intentsiboa baita larruazala zahartzeko prozesuaren aurka, erradikal libreak blokeatu eta elastikotasuna hobetu eta birsorkuntza zelularra suspertzen dituelako. Jiaogulan estraktua ere badauka, eta osagai horrek larruazaleko egitura sendotu eta trinkotasuna eta hidratazioa ematen dizkio; eta azkenik, banbu estraktua darama, larruazalari argitasuna eta leuntasuna ematen dizkiona. Tratamendua azido hilaudonikoa, eskualenoa eta makadamia intxaurreko olioarekin osatzen da.
Dermatologikoki frogatua.
Online erosketa

Gorputz-zainketa

EZPAINETAKO BALTSAMOA

Makadamiako intxaurren olioa eta karite-gurinari esker, babesa eta iraupen luzeko hidratazioa eskaintzen du. Horietaz gain, granada estraktua dauka, herdoilaren aurka egiteko eta larruazala lehengoratzeko oso aproposa dena.

Dermatologikoki frogatua.

ESKUETAKO KREMA

Ekilore olioa darama, gantz azido saturatugabeetan aberatsa, larruazala leuntzen eta indartzen laguntzen duena. Limoi estraktuak ezaugarri antioxidatzaileak ematen dizkio eta azido laktikoak larruazala moldatu eta egokitzen du.

Dermatologikoki frogatua.

DESODORANTEA ALUMINIO GATZIK GABE

Damaskoko arrosaren estraktua dauka, zeinak propietate antiseptikoak eta bakterien aurka egiteko gaitasuna dituen, bai eta azido laktikoa, ekilore hazien olioa eta E bitamina, larruazalaren geruza naturala suspertzen dutenak.

Dermatologikoki frogatua.

Gelak eta xaboiak

ESKUETAKO XABOIA

Konbinatu egiten ditu mitxoleta eta te zuriaren ezaugarri leungarri eta antioxidatzaileak aloe veraren ekintza babesle eta hidratatzailearekin.

Dermatologikoki frogatua.

DUTXAKO GEL SUSPERTZAILEA

Jasmin lorearen eta limoiaren estraktuak daramatza, larruazala suspertzeko eta freskatzeko gaitasuna dutenak, eta aloe vera, larruazala babestu eta freskatzen duena, hidratazio-mailari eutsiz.

Dermatologikoki frogatua.

DUTXAKO GEL ELIKAGARRIA

Argan eta guaiaba estraktuak dauzka, eta bi horiek lagundu egiten dute larruazala egokitzen eta elikatzen; era berean, lehengoratu egiten dute eta herdoilaren aurkakoak ere badira. Bestalde aloe vera dauka, larruazala babestu eta freskatzen duena, hidratazio-mailari eutsiz.

Dermatologikoki frogatua.

Ilearen zaintza

ILERAKO EGOKITZAILEA

Sacha inchi-aren olioari esker, deshidratazioa prebenitzen laguntzen du, ilea sustraitik muturreraino elikatuz eta almendra gozoen olioaren bitartez ileari distira eta hidratazioa ematen dio.

Dermatologikoki frogatua.

DETOX XANPUA

belle NATURAL gamaren gainerako produktuak bezala, ez dauka silikonarik eta konbinatu egiten ditu gari proteinen eta aloe veraren propietateak berbena limoiusainaren dohainekin, zeinak ilea suspertu eta arazten duen.

Dermatologikoki frogatua.

XANPU LEUNA ETA ELIKAGARRIA

Ylang-ylanga dauka, distira eman eta ilea sendotzen duena, efektu idorgarria ematen dion eztia eta aloe bera eta gari-proteinak, ile zuntza lehengoratu eta babesten dutena.

Dermatologikoki frogatua.

belle NATURAL zentzumenen esperientzia berdingabea