Ahabi eta jogurt irabiakia

  • Postrea
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad para principiantes
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Ahabi eta jogurt irabiakia

Descargar

kcal
116 6%
Azúcares
14g 16%
Grasas
3,6g 5%
Grasas saturadas
2g 10%
Sal
0,1g 2%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Irabiagailura botako ditugu jogurt naturalak, ahabien erdiak, azukrea eta esnea, denak ere hozkailutik atera berriak. Testura fina eta krematsua lortu arte birrinduko ditugu. Gainerako ahabiak beste ontzi batean birrinduko ditugu koilarakada azukrerekin, fruta-pure hotza egiteko. Kopa batera aterako dugu, oinarrian ahabi purea edo jogurta jarriko dugu, gero irabiatutakoa eta gainean ahabiren bat jarriko dugu osorik, dekoratzeko. Ahabien ordez basoko edozein fruta erabil dezakegu, masustak, mugurdiak edo basa marrubiak. Irabiatutakoa hozkailuan gorde nahi badugu, itxitako ontzi batean jarriko dugu, eta ahal dela beirazkoan, hozkailuko gainerako elikagaien usainik eta zaporerik hartu ez dezan.
Jogurta elikagai onuragarria da eta elikadura osasungarrian erabili daiteke oso alderdi positiboak baititu, gainera oso erraz digeritzen den esnekia da. Bere propietate nutritiboen artean hauek nabarmentzen dira: balio biologiko handiko proteinen presentzia, kaltzioa eta fosforoa. Ahabiekin prestatzen da, eta hauen antioxidatzaile kopurua nabarmena da. Errezetan azukrea erabili den arren, gabe ere egin daiteke, esneki osoek eta ahabiek edo basoko beste edozein frutak nahikoa zapore baitute. Dena dela, kaloriarik gabeko gozagarriak ere erabili daitezke, hauek odoleko azukre mailan ez baitute eraginik izaten.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 4 jogurt natural
  2. 150 g ahabi gorri
  3. 100 ml esne
  4. 20 g azukre

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/