Anana, ahuakate eta otarrainxka entsalada

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad para principiantes
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Anana, ahuakate eta otarrainxka entsalada

Descargar

kcal
326 16%
Azúcares
12g 13%
Grasas
28g 40%
Grasas saturadas
4g 22%
Sal
0,4g 7%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Anana garbitu eta zuritu, eta kubotxoetan zatituko dugu. Gauza bera egingo dugu ahuakatearekin eta meloiarekin ere. Gerorako gordeko dugu. Askotariko urazak garbitu eta zatituko ditugu. Otarrainxka egosiak zurituko ditugu. Piper berdea, tipuleta freskoa eta azenarioa ahal bezain xehe zatituko ditugu, brounoisse eran (kubotxo txiki-txikitan). Barazki horiek oliba-olio birjinarekin, ozpinarekin eta gatzarekin nahastuko ditugu, ozpin-olio saltsa homogeneoa lortu arte. Askotariko urazak nahastu, platerean jarri eta olio-ozpinduko ditugu. Gainean anana, meloia eta ahuakatea gehituko ditugu, guztia kubotxotan zatituta. Berriz ere olio-ozpin apur batez onduko dugu entsalada eta, amaitzeko, otarrainxkak gainean jarriz apainduko dugu.
Entsaladek joko handia ematen dute sukaldean, izan ere, era askotako elikagaiekin presta daitezke. Oraingoan, ohiko osagaiez gain, anana, meloia, ahuakatea eta otarrainxkak aukeratu ditugu. Horiek guztiek hainbat onura gehituko dituzte entsaladak berez dituenez gain: ahuakatea koipe asegabeetan aberatsa den fruitu bat da, hau da, odoleko kolesterol-mailak beheratzen laguntzen duten koipe "onak" ditu; otarrainxkek balio biologiko handiko proteinak ekarriko dizkiote platerari; eta meloiak eta ananak ura, bitaminak eta mineralak emango dituzte, besteak beste, C bitamina eta potasioa. Entsalada hau osatzen duten elikagaiek, testura eta koloreari esker itxura oso gustagarria emateaz gain, osasunerako onura garrantzitsuak dakartzaten mantenugai askotariko eta interesgarriak biltzen dituzte platerean.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 200 g askotariko urazak
  2. 400 g anana
  3. 100 g meloi
  4. 1 ahuakate
  5. 200 g otarrainxka
  6. 25 g piper berde
  7. 20 g tipuleta
  8. 20 g azenario
  9. 60 ml oliba-olio birjina
  10. 20 ml ozpin
  11. Gatz pixka bat

sReceta online en: